Author Archive | lander

40 lagunetik gora haurren asanbladan

Joan den ostiralean, otsailak 3,  Diagnostikoa osatzeko bigarren asanblada burutu genuen. Kasu honetan 0-12 urte arteko haurrekin eta gurasoekin ere. Erdigune inguruko hainbat ludoteketako haur eta hezitzaileak etorri ziren alde batetik eta bestalde  beste hainbat haur zein guraso etorri ziren, guztira 40 pertsonek parte hartu zuten. Asanbladan bereiztutako bi gune sortu genituen, alde batetik gurasoen […]

Continue Reading

Emantzipazioaren gaia nagusi gazteen asanbladan

Joan den asteko otsailaren 4 goizean burutu genuen azken asanblada, 18-30 urte bitarteko gazteekin. Eguraldi txarrak, larunbata goiza izanik etxetik ateratzera gonbidatzen ez bazuen ere, azkenean 20 gazte bildu ginen Merkatuzarren. Asanbladako edukiak lantzen hasi aurretik, esnatzeko eta elkar ezagutzeko dinamika bat burutu genuen musikaren laguntzaz, behin denok ongi aktibatuta geundela lanean jarri ginen. Hiru […]

Continue Reading

Asanblada arrakastatsua nerabeekin

Joan den ostiralean Diagnostikoa osatzeko lehen asanblada burutu genuen, 13-17 urte arteko gazteekin. Beraun eta Gabierrotako gaztelekuetako gazte eta hezitzaileak etorri ziren, eta guztira, 25 pertsonek arte zuten parte. Asanblada dinamiko eta emankorra izan zen: gazteen egoera aztertu genuen hainbat gairi dagokionez (sorkuntza eta aisialdia, parte hartzea, euskara, aniztasuna, osasuna eta genero harremanak) eta gazteen […]

Continue Reading

Kronika: Errenteriako nerabeak entzuten

Lan askoren ondoren, Marea Goraren lehenengo zatia bukatzear da. Azarotik urtarrilera 13-17 urte arteko 150 gazte baino gehiagok eman dute euren iritzia, eta azken asanblada irekia baino ez da falta proiektu konkretuez hitz egiten hasteko. Hala ere, asko izan da hilabete hauetan egindako lana, eta atzera begira jarri nahi izan dugu: Nagusiki ikastetxeetan egindako lanari […]

Continue Reading

Diagnostiko baten kronika: gazteak (18-30)

Marea Goraren lehenengo zatia bukatzear da. Azarotik urtarrilera 18-30 urte arteko ehun gazte baino gehiagok eman dute euren iritzia. Azken asanblada irekia baino ez da falta proiektu konkretuez hitz egiten hasteko. Hala ere, asko izan da hilabete hauetan egindako lana, eta aurrera begiratzeari utzi gabe, egindako bideari erreparatzeak merezi du. Hainbat elkarte eta eragilerekin egindako […]

Continue Reading
marea gora

Zergatik Marea Gora?

Marea Gora – Errenteriako Gazte Plana osatzeko prozesua Plan bat besteengatik bereizten duena ez da edukia soilik. Nola eta noren iritziekin egin den  mamia bera bezain garrantzitsua da, ez baita derrigor inposizioz ezartzen. Errenteriako Gazte Plana egiteko ere, norekin eta nola galderak erantzunez hasi gara, horrek emango diolakoan forma bat edo beste. Goitik behera datorren […]

Continue Reading

Dagoeneko lanean gabiltza

Azken hilabetean, Marea Gora prozesuari ekin diogu Errenteriako Haur eta Gazte Plana osatzeko asmoarekin. Herriko haur, nerabe eta gazteen zein herriko elkarteen inplikazioa bilatu nahi du hasiera hasieratik. Horretarako, gure lehen lana zuotako ahalik eta gehienekin biltzea izan da: aisialdi talde edo ludoteketan ibiltzen zareten haur eta gazteekin, eragile sozio-politikoetan zabiltzatenekin, inklusibitatea edo aniztasuna lantzen duzuenokin… […]

Continue Reading