Asanblada arrakastatsua nerabeekin

Joan den ostiralean Diagnostikoa osatzeko lehen asanblada burutu genuen, 13-17 urte arteko gazteekin.
Beraun eta Gabierrotako gaztelekuetako gazte eta hezitzaileak etorri ziren, eta guztira, 25 pertsonek arte zuten parte.

Asanblada dinamiko eta emankorra izan zen: gazteen egoera aztertu genuen hainbat gairi dagokionez (sorkuntza eta aisialdia, parte hartzea, euskara, aniztasuna, osasuna eta genero harremanak) eta gazteen nahiak irudikatu genituen kollage ariketen bitartez proiektu konkretuak diseinatzeko.

Asanblada honek aurreko lanketaren emaitzak konfirmatu ditu. Adin tarte horretarako gazteek topaleku estali baten beharra dute. Batez ere asteburuetan, auzoetatik zentrora jeitsi eta bertan elkartzen dira. Elkartzeko besterik gabe, baina baita beraien gustuko hainbat ekintza antolatzeko, elkar ezagutzeko eta elkarlanean aritzeko baliabideak behar dituzte.

Argi dugu, beraz: hurrengo hilabeteetan landuko dugun proiektua gazteen topalekua sortzera bideratuta izango da.

Comments are closed.