Errenteriako Udalaren ekimenez gazteei galdetu diegu nolako herrian bizi nahi duten eta zein diren haien arazo nagusiak. Marea Gora izenpean, urrian hasi eta otsailera arte parte hartze prozesua egin dugu horretarako: eragileekin bilerak, talde dinamikak, mapeoak, asanbladak…

Lan horretan, 600 lagun baino gehiagoren iritziak bildu ditugu, eta ondorioak ere argiak dira. Horri esker, arazo horiei aurre egiteko proiektuak martxan jartzea dagokigu orain, eta berriz ere, parte hartzearen bidez egingo dugu. Hiru adin-tartetan banatuta: haurrak (0-12), nerabeak (13-17) eta gazteak (18-30).

0-12
TXIRRITA PARKEA

Txirrita parkearen jolas eremua eraldatzeko asmoa dago. Parkea birpentsatu behar denez, aukera ezinhobea dugu erabiltzaile diren haurrekin diseinatzeko. Nor hoberik horretarako, haiek baino? Hiria jolasgune bihurtzeko pausoak ere emango dira.

13-17
ERDIGUNEKO GAZTE ESPAZIOA

Nerabe asko biltzen dira erdiguneko plaza eta parkeetan, baina herrian bi gazteleku dauden arren, biak erdigunetik urrun gelditzen dira. Nerabeekin batera, etorkizuneko espazio propioa irudikatu, definitu eta lortzeko baliabideak ezartzea da asmoa.

18-30
ETXEBIZITZA KOMUNITARIOA

Gazteek etxebizitza propioa eskuratzeko dituzten arazoei aurre egiteko asmoz, eredu berri bat landu nahi dugu. Udalaren eraikin huts batean gazte etxebizitza komunitarioa martxan jarriko da. Etxebizitza honek hainbat gazteen emantzipazio prozesuan mugarri izan nahi du eta etxebizitzaren inguruko kultura berri bat sortzen lagundu.

ALBISTEAK

20230325. Familian Jolasean. Itzulia txikia ginkana gaz

Familian Jolasean programak Itzulia 2023ren inguruko ginkana antolatu du larunbat honetarako

Errenteriako Udalak, Familian Jolasean programaren bidez, familian euskara erabiltzea sustatzen du, aisialdiko jardueren bitartez. Ikasturte honetan zehar, ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren jarduerez gain, hilean larunbat batean hainbat ekintza antolatuko dira herrian. Martxoaren 25ean (larunbata), 16:30etik 18:30era, Gaztañoko erabilera anitzeko gunera bertaratzen diren familiek ‘Itzulia Txikia’ Ginkanan parte hartu ahal izango dute. Ekintza honetan parte […]

Continue Reading 0
Taller de los sentidos

Familian Jolasean programak zentzumenen tailerra antolatu du larunbaterako

Errenteriako Udalaren Familian Jolasean programak familian euskara erabiltzea sustatzen du, aisialdiko jardueren bitartez. Ikasturte honetan zehar, ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren jarduerez gain, hilean larunbat batean hainbat ekintza antolatuko dira herrian. Otsailaren 25ean, 16:30etatik 18:30etara, Jose Luis Caso aretora (Merkatuzar) gerturatzen diren familiek tailer batean parte hartu ahal izango dute. Tailer horretan zentzumenak protagonista izango […]

Continue Reading
Otsailak 6 eta 9

Zabalik dago gurasoentzako ‘Substantziarik gabeko adikzioak: kirol- apustuak, ausazko jokoak, bideojokoak… Zer egin dezake familiak?’ tailerrean izena emateko epea

Otsailaren 6an eta 9an, 18:00etatik 20:00etara, “Substantziarik gabeko mendekotasunak: kirol-apustuak, zori-jokoak, bideo-jokoak… Zer egin dezake familiak?” tailerra izango da. Reina Aretoan seme-alaba nerabeak dituzten gurasoak elkartuko dira gai honen inguruan hausnartzeko. Tailer hau Estibaliz Ansotegik zuzenduko du eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza eskaintzaren barruan kokatzen da. Programa honen bidez, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren […]

Continue Reading
Taller de chocolate

Familian Jolasean programak tailer berri bat antolatu du larunbat honetarako

Errenteriako Udalak, Familian Jolasean programaren bidez, familian euskara erabiltzea sustatzen du, aisialdiko jardueren bitartez. Ikasturte honetan zehar, ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren jarduerez gain, hilean larunbat batean hainbat ekintza antolatuko dira herrian. Urtarrilaren 28an (larunbata), 16:00etatik 18:00etara, Reina aretora joaten diren familiak tailer batean parte hartu ahal izango dute. Tailer honetan txokolatea izango da protagonista, eta hainbat gauza […]

Continue Reading