IMG_20161116_205350

Dagoeneko lanean gabiltza

Azken hilabetean, Marea Gora prozesuari ekin diogu Errenteriako Haur eta Gazte Plana osatzeko asmoarekin. Herriko haur, nerabe eta gazteen zein herriko elkarteen inplikazioa bilatu nahi du hasiera hasieratik. Horretarako, gure lehen lana zuotako ahalik eta gehienekin biltzea izan da: aisialdi talde edo ludoteketan ibiltzen zareten haur eta gazteekin, eragile sozio-politikoetan zabiltzatenekin, inklusibitatea edo aniztasuna lantzen duzuenokin… Oso jarrera irekia nabaritzen ari gara eta informazio pila bat bildu dugu jada.
Hemen dituzue bilera horietako argazki batzuk:
Hurrengo asteetan lan honekin jarraituko dugu elkarte gehiagorekin biltzen, ikastetxeetan mapeoak antolatzen eta bestelako dinamikak martxan jartzen. Marea gorantz hasi da eta hau ez dago gelditzerik.
No comments yet.

Utzi erantzuna