Juneren Hegoak elkarteak, bere 10. urteurrenarekin bat eginez, Juneren Hegoak I Haur eta gazte gabonetako marrazketa lehiaketa iragartzen du, oinarri hauen arabera: Haur eta gazte gabonetako marrazketa lehiaketa

Juneren Hegoak elkarteak, bere 10. urteurrenarekin bat eginez, Juneren Hegoak I Haur eta gazte gabonetako marrazketa lehiaketa iragartzen du, oinarri hauen arabera: Haur eta gazte gabonetako marrazketa lehiaketa
Igandean, maiatzaren 7an, goizeko 11:00etan, Bizitu familia-zinema egokituko ekimenaren saio berri bat eskainiko dute Niessen Kulturguneko auditorioan, Juneren Hegoak eta Mindara elkarteek antolatuta. ‘Barraskiloa eta balea’ filma euskaraz proiektatuko da. Sarrera doakoa da, baina edukiera mugatua du eta eserlekua erreserbatu behar da sarrerak.errenteria.eus webgunearen bidez. Bizitu Zinema proiektua 2017an sortu zen, kultura-espazioek beharrizan bereziak dituzten […]
Pintura, dantza, kultura, antzerkia, musika eta artea zentzu guztietan lantzen duen udaleku elebiduna (ingelesa eta euskara) Adina: 2012-2016an jaiotakoak Ordutegia: 9:00-13:00 Non: Lino (Orereta Ikastola) Prezioa: Aste 1: 75€ 2 aste: 140€ 3 aste: 195€ 4 aste: 240€ Txandak: 1.txanda: Abuztuak 1-5 2.txanda: Abuztuak 8-12 3.txanda: Abuztuak 15-19 4.txanda: Abuztuak 22-26 Izen-ematea eta informazio gehiago: […]
Euskadiko haur eta nerabaeei laguntza emateko Zeuk esan telefonoa eta web orria sortu dira. Zeuk esan 116111 telefonoa guztiz doakoa da eta guztiz anonimoa ere. Web orriak, bloga, gizarte-sareak, bideo kanala eta kontsulta postontzi anonimoak ditu ere, telefonoz deitu ordez idatzi eta zer gertatzen zaizun kontatu nahi baduzu. Baina, zertarako balio du Zeukesan-ek? Deitu edo […]
Lehiaketa 4 eta 14 urte bitarteko parte hartu nahi duten haurrei zuzenduta (urte horiek barne) dago, hiru kategoria ezberdinetan: A kategoria, 4 – 6 urte B kategoria, 7 – 10 urte C kategoria, 11 – 14 urte. Zer da zuretzat Juneren Hegoak? Juneren Hegoak elkartearen tximeleta izango da gairik nagusiena, eta elkarteak berak sortutako irudiak […]
Astelehen arratsaldetan ere egongo da aukera mundu magikoetan sartzeko. Izan ere, ipuin-kontaketa egongo da 5 urtetik gorakoentzat. Saioak haur liburutegian (Madalen kalea, 32) izango dira, 17:30etan, maiatzaren 13, 20 eta 27an eta ekainaren 3 eta 10ean.
EducaReality-k, Egiluze Ikastetxearen laguntzarekin, Hezkuntza tailerra antolatu du non errealitate areagotu (EA) eta birtuala (EB) erabiliko diren prestatu den egitaraua aurrera eramateko. Goizeko 10:00etatik 13:00etara Merkatuzarren 5-15 urte bitarteko haur eta gazteek hiru tailer desberdinetan parte har dezakete: EA Ipuin-kontalaria EA Margo tailerra eta EB Esperientziak (azkeneko hau 10 urtetik aurrera).
NON: Orona Ideo NOIZ: Abenduak 26-28 | Urtarrilak 2-4 ADINA: 5-16 urte ORDUTEGIA: 09.30-13.30 (Zaintza 08.30-09.30 | Bazkaria 13.30-14.30) NeguLab Ideo campusaren helburua da ekintzailetza teknologikoaren balioak haur eta gazteengana hurbiltzea, teknologia berrien erabilera sortzailea sustatuz. Programatzen ikasiko dute, beren sormenari ateak zabaltzeko helburuarekin. Proiektu teknologiko txikiak gauzatuko dituzte, askotariko esparruetakoak (robotika, bideo-jokoak, ikus-entzunezkoak…), euskaraz edo ingelesez, […]
Euskaraldia eta Euskararen eguna ospatzeko, Errenteriako Udalak bisita gidatu bat prestatu du. Bisitaren izena: “Errenteriako 5 ateen bila”. Bisita hau pista joko baten modura antolatua dago eta 5 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendua dago, eta euskaraz da. Ordubetez gure herria hesitua zegoenean zituen bost ateak ezagutzera emango dira, eta gure erdiaroko kaskoaren […]
Larunbat honetan hasi eta abenduaren 1a arte, 6-12 urte arteko haur eta gazteei zuzendutako filosofia saioak egongo dira astero. Saio horiek larunbatetan izango dira, 17:00etatik 18:30era, Xenpelar Etxean. Parte hartzea doakoa da, baina Errenteriako Bibliotekan izena eman behar da. Errenteria filosofikoa Denok dugu, baita zuk ere, jarrera filosofikoa jaiotzez. Ikastea gustatzen zaigu, gauza berriak jakitea […]