Haurrei eta nerabeei laguntzeko telefonoa

Euskadiko haur eta nerabaeei laguntza emateko Zeuk esan telefonoa eta web orria sortu dira. Zeuk esan 116111 telefonoa guztiz doakoa da eta guztiz anonimoa ere. Web orriak, bloga, gizarte-sareak, bideo kanala eta kontsulta postontzi anonimoak ditu ere, telefonoz deitu ordez idatzi eta zer gertatzen zaizun kontatu nahi baduzu.

Baina, zertarako balio du Zeukesan-ek?

Deitu edo idatzi dezakezu:

  • Arazorik baduzu eta norbaitekin hitz egin behar baduzu.
  • Arazorik baduzu, edo buruan ?bueltaka? dabilkizun gaiei buruz gure orientazioa edo aholkua behar baduzu.
  • Horrez gain, gugana jo dezakezu norbait beste norbaitez abusatzen ari dela ikusten baduzu (jazarpena, indarkeria edo bestelako erasoak?

Jakin ezazu lasaitasun osoz deitu edo idatzi diezagukezula, esku onetan egongo zara-eta. Badakigu zein garrantzitsuak diren zure intimitatea, zure ideiak eta zure zalantzak. Arreta osoz hartu eta entzungo zaitugu, eta laguntzen saiatuko gara.

Lagundu nahi dizugu, besterik gabe!

Informazio gehiago kontsulta ezazu >>HEMEN<<

Comments are closed.