
Author Archive | gazteria


Familian Jolasean programak Itzulia 2023ren inguruko ginkana antolatu du larunbat honetarako
Errenteriako Udalak, Familian Jolasean programaren bidez, familian euskara erabiltzea sustatzen du, aisialdiko jardueren bitartez. Ikasturte honetan zehar, ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren jarduerez gain, hilean larunbat batean hainbat ekintza antolatuko dira herrian. Martxoaren 25ean (larunbata), 16:30etik 18:30era, Gaztañoko erabilera anitzeko gunera bertaratzen diren familiek ‘Itzulia Txikia’ Ginkanan parte hartu ahal izango dute. Ekintza honetan parte […]

‘Anai-arreben arteko harremana hobetzeko baliabideak’ Familia Eskolako laugarren monografikoa
Martxoan, Errenteriako Udalak, Familia Eskola zerbitzuaren bitartez, ‘Anai-arreben arteko harremana hobetzeko baliabideak’ izeneko monografikoa eskainiko du, amatasunaren eta aitatasunaren erronkei aurre egiteko estrategia positiboak garatzen laguntzeko asmoz. Laugarren saio honetan parte hartu nahi duten familiek helbide honetan eman dezakete izena.

Familian Jolasean programak zentzumenen tailerra antolatu du larunbaterako
Errenteriako Udalaren Familian Jolasean programak familian euskara erabiltzea sustatzen du, aisialdiko jardueren bitartez. Ikasturte honetan zehar, ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren jarduerez gain, hilean larunbat batean hainbat ekintza antolatuko dira herrian. Otsailaren 25ean, 16:30etatik 18:30etara, Jose Luis Caso aretora (Merkatuzar) gerturatzen diren familiek tailer batean parte hartu ahal izango dute. Tailer horretan zentzumenak protagonista izango […]

‘Positiboki hezitzen: bizitzan erabiltzeko baliabideak eskaini’ Familia Eskolako hirugarren monografikoa
Urtarrilean, Errenteriako Udalak, Familia Eskola zerbitzuaren bitartez, ‘Positiboki hezitzen: bizitzan erabiltzeko baliabideak eskaini’ izeneko monografikoa eskaini du, amatasunaren eta aitatasunaren erronkei aurre egiteko estrategia positiboak garatzen laguntzeko asmoz. Bertan landutakoaren berri izan nahi baduzu sartu ondorengo estekan.

Zabalik dago gurasoentzako ‘Substantziarik gabeko adikzioak: kirol- apustuak, ausazko jokoak, bideojokoak… Zer egin dezake familiak?’ tailerrean izena emateko epea
Otsailaren 6an eta 9an, 18:00etatik 20:00etara, “Substantziarik gabeko mendekotasunak: kirol-apustuak, zori-jokoak, bideo-jokoak… Zer egin dezake familiak?” tailerra izango da. Reina Aretoan seme-alaba nerabeak dituzten gurasoak elkartuko dira gai honen inguruan hausnartzeko. Tailer hau Estibaliz Ansotegik zuzenduko du eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza eskaintzaren barruan kokatzen da. Programa honen bidez, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren […]

Familian Jolasean programak tailer berri bat antolatu du larunbat honetarako
Errenteriako Udalak, Familian Jolasean programaren bidez, familian euskara erabiltzea sustatzen du, aisialdiko jardueren bitartez. Ikasturte honetan zehar, ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren jarduerez gain, hilean larunbat batean hainbat ekintza antolatuko dira herrian. Urtarrilaren 28an (larunbata), 16:00etatik 18:00etara, Reina aretora joaten diren familiak tailer batean parte hartu ahal izango dute. Tailer honetan txokolatea izango da protagonista, eta hainbat gauza […]

Errege Kabalgata herriko kaleetan barrena ibiliko da ostegunean
Kabalgata 18:00etan irtengo da Tulle kaletik (Pontika), eta Maria de Lezo, Biteri, Alaberga, Nafarroa Etorbidea eta Zumardian barrena ibili ondoren, 19:15 inguru iritsiko da Udaletxera, ondoren harrera Merkatuzarren egingo da.

Familian Jolasean programak antzara-joko erraldoia antolatu du larunbat honetarako
Errenteriako Udalak, Familian Jolasean programaren bidez, familian euskara erabiltzea sustatzen du, aisialdiko jardueren bitartez. Ikasturte honetan zehar, ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren jarduerez gain, hilean larunbat batean hainbat ekintza antolatuko dira herrian. Azaroaren 26an, larunbata, 16:00etatik 18:00etara, hala nahi duten familiek antzara-joko erraldoian parte hartu ahal izango dute Gaztañoko jolastoki estalian. Familiek azaroaren 25eko 10:00ak […]

Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren Jaialdia (I edizioa)
Aurten lehenengo Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren Jaialdia izango da azaroaren 21etik 26ra. Jaialdi berri honek bilakaera naturala suposatzen du zinema eta herri honen Giza Eskubideekiko sentsibilizazioan. Jaialdi hau Ozzinema elkarteak zuzentzen du eta Errenteriako Udalak laguntzen du. Elkartea orain arte egin den “Film Laburren Jaialdiaren” laguntzailea izan da eta, egun, herriko zine klubaz arduratzen […]