Gabierrotako udal gaztelekuko gazteek, abenduaren 22an, arratsaldeko 18:30etan, Niessen Kultur aretoan aurkeztuko dute “LAGUN BERRIAK LABURMETRAIA”. Sarrera doan da aforoa bete arte.
Archive | Orokorra
TREBA GURASOAK
Zabalik dago gurasoentzako “Bullying-egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu hitzaldian izena emateko epea” Maiatzaren 17an, 18:00etatik 19:30era, Ortzadarren eskutik, haur eta nerabeen gurasoek BullyIngeko egoerak minimizatuko dituzten ingurune seguruak sortzeko tresnak eskuratu ahal izango dituzte. Hitzaldia Reina Aretoan izango da eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza eskaintzaren barruan kokatzen da. Programa honen bidez, gurasoak […]
“Barraskiloa eta balea” filma ikusteko aukera egongo da igandean, egokituriko zinema saioan
Igandean, maiatzaren 7an, goizeko 11:00etan, Bizitu familia-zinema egokituko ekimenaren saio berri bat eskainiko dute Niessen Kulturguneko auditorioan, Juneren Hegoak eta Mindara elkarteek antolatuta. ‘Barraskiloa eta balea’ filma euskaraz proiektatuko da. Sarrera doakoa da, baina edukiera mugatua du eta eserlekua erreserbatu behar da sarrerak.errenteria.eus webgunearen bidez. Bizitu Zinema proiektua 2017an sortu zen, kultura-espazioek beharrizan bereziak dituzten […]
LGTBIQ+ pertsonen ahalduntzerako espazioa
LGTBIQ+ pertsonen eta haien hurbilekoen ahalduntzea sustatzeko, sexu eta genero aniztasunari buruzko informazioa, orientazioa, aholkularitza eta akonpainamendua eskainiko dira. Espazio honetara bertaratzeko aukera izango du, 14 urtetik gorako LGTBIQ+ pertsona edo haien hurbileko pertsona orok. Bertan, genero-identitatea, genero-adierazpena eta sexu-orientazioa sentitzeko, ulertzeko, bizitzeko eta adierazteko dauden askotariko moduak aintzat hartuz eta betiere, ahalduntzea xede nagusia izanik, […]
Udalekuak 2023. Baja emateko epeari buruzko oharra
Mezuen bidalketan arazoak egon direnez, udalekuak 2023an baja emateko epea maiatzaren 1a arte (hau barne) luzatzea erabaki da. Baja emateko mezua gazteria@errenteria.eus helbidera bidali.
CAPOEIRA TAILERRA FAMILIAN
amilia Laguna programak Grupo Aldeia de Bambas taldearekin batera, Capoeira saio bat antolatu du apirilaren 28an, arratsaldeko 17:30ean Koldo Mitxelenako ikastetxeko patioan (Errenteria) Izen ematea aforoa bete arte izango da eta esteka honen bitartez egin dezakezu: CAPOEIRA TAILERRA FAMILIAN / TALLER DE CAPOEIRA EN FAMILIA (google.com) Ikastetxe desberdinetako eta herriko beste familia batzuk ezagutzeko eta […]
UDAKO OPORRAK 2023. Bideoa eta zozketaren emaitzak
Apirilaren 17an, astelehena, goizeko 10:00etan, Errenteabentura eta Kanpabentura programen zozketa burutu zen. Bideoa hurengo estekan ikus dezakezu: Bideoa Errenteabentura programari dagokionez, Udalak plaza kopurua handitzea erabaki du, zozketa bertan behera utziz eta egindako izen-emate guztiak onartuz. Kanpabentura programaren kasuan, plaza kopurua handitu ezin denez, parte hartzaileen behin-behineko zerrenda egiterako zozketan atera zen zenbakia hartuko da […]
TREBA GURASOAK
Zabalik dago gurasoentzako ‘Komunikazio ez bortitza’ hitzaldian izena emateko epea Apirilaren 26an, 18:00etatik 19:30era, Nerea Mendizabalaren eskutik , haur eta nerabeen gurasoek “Komunikazio ez bortitza “ izateko tresnak eskuratu ahal izango dituzte. Hitzaldia Reina Aretoan izango da eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza eskaintzaren barruan kokatzen da. Programa honen bidez, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea […]
‘Anai-arreben arteko harremana hobetzeko baliabideak’ Familia Eskolako laugarren monografikoa
Martxoan, Errenteriako Udalak, Familia Eskola zerbitzuaren bitartez, ‘Anai-arreben arteko harremana hobetzeko baliabideak’ izeneko monografikoa eskainiko du, amatasunaren eta aitatasunaren erronkei aurre egiteko estrategia positiboak garatzen laguntzeko asmoz. Laugarren saio honetan parte hartu nahi duten familiek helbide honetan eman dezakete izena.
Familian Jolasean programak zentzumenen tailerra antolatu du larunbaterako
Errenteriako Udalaren Familian Jolasean programak familian euskara erabiltzea sustatzen du, aisialdiko jardueren bitartez. Ikasturte honetan zehar, ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren jarduerez gain, hilean larunbat batean hainbat ekintza antolatuko dira herrian. Otsailaren 25ean, 16:30etatik 18:30etara, Jose Luis Caso aretora (Merkatuzar) gerturatzen diren familiek tailer batean parte hartu ahal izango dute. Tailer horretan zentzumenak protagonista izango […]