Oarsoaldea Garapen Agentziak eta Idoia Lizeaga Iturralde bitxigile eta loregintzan adituak, Habian! hazitegi kolaboratiboaren ekitaldien programaren barruan, loregintza tailerra antolatu dute otsailaren 28an arratsaldeko 16:00etanTorrekuan (Errenteria). Koro-aromatikoak egiteko teknikakikasiko dituzte bertaratzen direnek, barne–dekoraziorako koroak edo norbere apaingarri gisa erabiltzeko koroak egiteko aukera egongo delarik.
Tailerrak 3 orduko iraupena izango du eta Idoia Lizeaga Iturralde sortzaileak gidatuko du, beste hiru bitxigilerekin batera, Habian! Fabrika Kreaktiboa hazitegi kolaboratiboan lanean ari da egun.
Tailerra norentzat
Tailerra ezaguerarik ez duten helduentzat dira (edota 12 urtetik gorako haurrentzat) eta gehienez 12 parte-hartzaile izango dira saio bakoitzeko. Oarsoaldea Garapen Agentziaren laguntzari esker,tailerrak 10 euro balio ditu laguneko, erabiliko den materiala ordaintzeko balio duena. Aukera bikaina da, izan ere, mota honetako tailer batek 40 euro balio ditu berez.
Ez ezazu galdu aukera!
Erreserba eta izen-ematea
Izena emateko epea otsailaren 27an bukatuko da edo tailerraren 12 tokiak betetzen direnean, inskripzio ordena errespetatuz.
Izena emateko lehenengo erreserba egin behar da hauetako edozein bideetatik:
Emailez: habianfabrika@oarsoaldea.eus
Telefonoz: 943 494 129
Izen-emate orria: KORO-AROMATIKOAK
Comments are closed.