Apirilaren 5 eta 12 bitartean egingo den Giza Eskubideen Zinemaldiaren 17. Edizioan nazioarteko film labur onenari saria emateko ardura izango dute gazte epaimahaikideek.  Hauek, aurkeztutako film labur guztiak ebatzi ostean, film labur onenari 3.000 euroko saria emango diote -giza eskubideen gaineko sentsibilizazioa eta zinemagintzaren kalitatea kontuan hartuz-.

Gazte epaimahaia izateko eskaera esteka honen bitartez egin daiteke zuzenean.

https://labur.eus/6SSlm

Aurreko urtetan bezala, Gazte Epaimahaian parte hartzeak aukera ematen du unibertsitateko ECTS kredituak jasotzeko. Era honetan, Gazte Epaimahaian parte hartuko duten Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU), Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko gradukoek eta Deustuko Unibertsitateko ikasleek ECTS kredituak izango dituzte. Horretaz gain, epaimahaikide lana egingo duten gazteei Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Asteko, Victoria Eugenia Antzokiko saioetarako bi abonamendu emango zaizkie.

Informazio gehiago: www.zinemaetagizaeskubideak.eus