Udalekuetarako izen ematea irekia

tailerra torrekua

Paperezko bitxiak egiteko tailerra Torrekuan

Oarsoaldea Garapen Agentziak eta Agara Agirre bitxigileak, Habian! hazitegi kolaboratiboaren ekitaldien programaren barruan, paperezko bitxigintza tailerra antolatu dute martxoaren 21an arratsaldeko 16:00etan Torrekuan.

Ikastaro honetan papera berrerabiliz bitxiak egiteko dauden aukerak ezagutuko dituzte bertaratzen direnek. Paperezko bitxien mundura hurbilduko dira artista ezberdinen lanak ezagutuz. Teknika tubularra ere ezagutzeko aukera izango dute bertaratuak. Ondoren, teknika erraz honen bidez bakoitzak bere paperezko lepokoa sortuko du.

Tailerrak 1,5 orduko iraupena izango du eta Agara Agirre sortzaileak gidatuko du, beste hiru bitxigilerekin batera, Habian! Fabrika Kreaktiboa hazitegi kolaboratiboan lanean ari da egun.

Tailerra norentzat

Tailerra ezaguerarik ez duten helduentzat da (edota 12 urtetik gorako haurrentzat) eta gehienez 10 parte-hartzaile izango dira saio bakoitzeko. Tailerrak 10 euro balio ditu laguneko.

Erreserba eta izen-ematea

Izena emateko epea martxoaren 20an bukatuko da edo tailerraren 10 tokiak betetzen direnean, inskripzio ordena errespetatuz.

Izen-emate erreserba egitea beharrezkoa da, hauetako edozein bideetatik:

Emailez: habian@oarsoaldea.eus

Telefonoz: 943 494 129

Izen-emate orria: https://goo.gl/forms/zdEzA60kgbjn4tIg1

Papera etxetik ekartzea ez da beharrezkoa baina, nahi izanez gero, paper, aldizkari nahiz marrazkiak ekar ditzakete parte-hartzaileek.

No comments yet.

Utzi erantzuna