Urriak 28. Amets Harrapakariak

Errenteriako Udalak, Familian Jolasean programaren bidez, familian euskara erabiltzea sustatzen du, aisialdiko jardueren bitartez.

Aurreko ikasturtean bezala, ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren dinamikez gain, hilabete bakoitzeko azken larunbatean, jarduera ezberdinak egingo dira herrian.

Urriaren 28an, larunbata,16:30etik 18:30era, Lau Haizetararen egoitzara (Joxepa Antoni Aranberri anitzenean, Madalen kalea 27) hurbiltzen diren familiek amets harrapakariak egiteko tailer batean parte hartu ahal izango dute. Horretarako urriaren 26ra arte eman daiteke izena, esteka honen bidez.

Comments are closed.