Emantzipaziorako dirulaguntzak. Irudia

Gazteak emantzipatzea erraztu ahal izateko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu da

Emantzipazio-politikei dagokienez gazteekin hartutako konpromisoarekin jarraituz, Errenteriako Udalak dirulaguntza lerro bat jarri du Errenteriako gazteen eskura emantzipazioa errazteko.

Aipatutako dirulaguntzaren xedea da 2023 urtean zehar alokairu erregimenean etxebizitza hartzeak dakartzan gastuei aurre egiten laguntzea da.

Nori zuzendua:

  • Dirulaguntza banaka eskatzen duten pertsonak (banakako eskatzaileak) edo
  • Bikote batek, bere ardurapean adingabeak dituena edo ez, edo bere adingabeak dituen pertsona batek osatutako bizikidetza-unitateak.
  • Errenteriako herrian etxebizitza alokairuan hartuta duten 18 eta 35 urte (hau barne) bitarteko adina duten gazteentzat edo, 18 urte beteta ez izan arren beren kaxa bizi badira.
  • Errenterian erroldatua egon izana gutxienez aurreko 6 hilabete, GAOn dagokion deialdiko iragarkiaargitaratzen denetik zenbatuta, edo gutxieneko epe hori bete ezean, Errenterian erroldatuta egon behar dira 5 urtez jarraian, azken 10 urteen barruan argitaratzen denetik zenbatuta.

Diruz lagundu daitezkeen bi gastu-lerro daude:

  • Etxebizitza sarrerarako laguntza
  • Etxebizitzaren hileko errenta (alokairuaren errenta muga gehienez, 900,00€a izango da)

Diru sarrerak:

  • Gutxienekoak: Bizikidetza-unitatean 3.000 euro gordinetik gorakoak urtean.
  • Gehienekoak:
    • 30.000€ gordin urteko (elkarbizitza unitatea kide bakarrekoa bada)
    • 35.000€ gordin urteko (elkarbizitza unitatea bi kideko edo gorakoa bada)

Ordainketa:

Ordainketa bakarrean egingo da deialdiaren ebazpena egin ondoren.

  • Etxebizitzarako sarrera: etxebizitzaren alokairuarengatik hilero ordaintzen den kopurua bikoiztua, gehienez
  • Hileroko errenta: diru sarreren arabera izango da

Eskaerak aurkezteko epea irekita dago 2023ko azaroaren 11a bitarte

Eskabideak:

Eskabidea ZU! Arreta-zerbitzuan aurkeztu behar da, Zure Udala (Herriko plaza, z.g.) bere ordutegiaren barruan:

  • Astelehena, 7:30etik 14:0etara
  • Astearte eta ostegunetan, 7:30etik 19:00etara
  • Asteazkenetan eta ostiraletan, 7:30etik 15:00etara

Ezinbestekoa da inprimakiak behar bezala betetzea eta agiri osagarriekin batera aurkeztea eta erregistratzea.

Informazio gehiago ikusteko, egin kontsulta:

Informazio orria

Oinarri espezifikoak

Edozein zalantza izanez gero, 943449600 telefonora deitu, gazteria.errenteria@errenteria.eus posta elektronikora idatzi edo Zu! Zure Udala Arreta-zerbitzuan galdetu daiteke.

 

Comments are closed.