Gaztea G

Gazteriako programetan izena emateko epea irailaren 14an zabaldu du Udalak

Errenteriako Udalak, Gazteria sailaren bidez, haur, gazte eta familientzako antolatzen dituen programak martxan jarriko ditu urriaren 2tik aurrera.

Aurreko urteetan bezala, abian jarriko diren programen eskaintzak 0 eta 18 urte bitarteko adin-tartea hartzen du. Gainera, 0 eta 12 urte bitarteko adingabeen kasuan, familiak ere badira zerbitzuen hartzaileak.

Berrikuntza gisa, nabarmendu behar da aurten telematikoki egin ahal izango direla zerbitzuetarako izen-emateak gazteria.errenteria.eus gazteriaren webgunearen bidez, zeina irailaren 14tik aurrera egongo baita aktibo.

  • Familia Gunea: 0 eta 6 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzenduta dago.

Berrikuntza gisa, aurten, eskaintzen den edozein txandatan parte hartu ahal izango dute familiek, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara leku-kopurua osatu arte.

Zerbitzu hau lekuz aldatu da eta ikasturte honetan Pablo Iglesia 11n egingo da.

Zerbitzu honetan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Esan bezala, telematikoki edo Zu! Arreta Zerbitzuaren bidez egin daiteke. (Herriko plaza z/g) irailaren 28ra arte, irekita daogen ordutegian:

– Astelehena, 7:30etik 14:00etara

– Astearte eta ostegunetan, 7:30etik 19:00etara.

– Asteazkenetan eta ostiraletan, 7:30etik 15:00etara.

Aurten, kuota helbideraketa bitartez ordaindu beharko dute izen-ematen duten familiek. Izena lehen aldiz ematen badute, hiru hilabeteko probaldia egin ahalko dute 21,45 euroko prezioan. Ikasturte osorako izen-ematea aldiz 42,91 euro izango da.

  • Familian Jolasean: Aisialdiaz euskaraz gozatzea helburu duen programan parte hartu nahi duten 6 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek gazteria.errenteria.eus web orriaren bidez eman ahal izango dute izena.

Ekintza hau ostiralero garatuko da 17:30etik 19:30era Agustinak auzoan, Markola Hiribidea 24 zenbakian (sarrera Elias Salaberria kaletik).

Ikasturtean zehar, gainera, hilabete bakoitzeko azken larunbatean, ibiltaria izango den jarduera bat familiarekin jolasteko eta aisialdiaz gozatzeko, euskara ardatz hartuta. Jarduera non eta zer izango den Gazteriako web orrialdearen bidez jakinaraziko da.

  • Ludotekak: 6 eta 12 urte bitarteko haurrek hezkuntza-aisialdiaz goza dezakete, balioetan oinarritutako hezkuntzan berariaz eraginez.

Errenterian 6 ludoteka daude Agustinak, Beraun, Erdigunea, Gabierrota, Kaputxinoak eta Markola auzoetan.

Izen-emateak telematikoki gazteriaren web orrialdearen bidez edo ludoteketan bertan, astelehenetik ostiralera 17:30etik 19:30era.

Izen-ematea formalizatzeko kuota ordaindu beharko dute. Hiru hileko kuota 21,45 eurokoa da eta ikasturte osokoa, 42,91euroko ordainketa bakarra, baina familiaren ahalmen ekonomikoaren arabera alda daiteke.

13 eta 17 urte bitarteko gazteentzako Errenteriako Udalak bi zerbitzu eskaintzen ditu.

  • Gaztelekuak: Hezkuntza-aisialdiaren bidez balioak eta parte-hartze aktiboa sustatzen dira.

Gazteek Beraun eta Gabierrota auzoetan dauden Errenteriako gaztelekuetan eman ahal izango dute izena asteazkenetik larunbatera, 17:30etik 20:30era.

  • Kuadrillategi: Euskaraz ongi pasatzeko gogoa duten gazteei zuzenduta.

Izena eman nahi duten gazteek irailean eman ahal izango dute gazteria.errenteria.eus web orrialdearen bidez. Hala ere, zerbitzuaren berri emango da ikastetxeetan.

Ludoteken eta Familia Gunea zerbitzuen tasak familiaren errentaren arabera egokitu daitezke.

Egokitzapena egiteko eskaera izena ematen den unean eta eredu normalizatuan egin beharko da, bertan adieraziko den dokumentazioa aurkeztuz.

Ondoren, ebazpena egingo da eta dagokiona kobratuko da adierazitako kontu korrentean.

Eskaintza honi, tasei eta hura kalkulatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko informazio gehiago eskatzeko Gazteria Sailarekin harremanetan jar daiteke gazteria@errenteria.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, 943 449 606 telefonora deituz edo gazteria.errenteria.eus webgunean kontsultatuz.

Comments are closed.