Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Gazteentzako etxebizitza komunitarioa: Kontsulta publikoa

2023-11-03 - 2023-11-15

Zer da gazteen etxebizitza komunitarioa?

  • 18 eta 30 urte bitarteko gazteen emantzipazio prozesuan lagungarria izan daitekeen proiektu komunitarioa da.
  • Beste gazteekin elkarbizitzan eta kooperazioan du xedea.
  • Gela bat alokatzeko aukera dago, honen prezioa gaztearen ahalmen ekonomikoaren araberakoa izanik.

Ordenantza berrikusteko beharra

Errenteriako Udalak 2018ko abenduaren 21ean, gazteen etxebizitza komunitarioa arautzen duen ordenantza onartu zuen. Lehen 5 urteetako ibilbideak, proiektuaren aplikazio praktikoan zein, pertsona gazteen errealitatean aldaketak izan direla isladatu du. Ordenantza egungo erronketara egokitzeko eta eraginkorragoa izate aldera ordenantza berritzeko prozesua abiatzea beharrezkoa ikusi da.

Gazteentzako etxebizitza komunitarioa arautzen duen ordenantzaren lehen aldaketaren aurreko kontsulta publikoa

Araudia berritzeko prozesuan, herritarren, zein Errenteriako erakunde, elkarte eta gainontzeko eragileen ekarpenak jasotzea funtsezkoa ikusi da, horretarako, hurrengo bideak ahalbidetuz. Aurre kontsulta egiteko epea azaroaren 15ean amaitzen da.

  • Helbide elektroniko honen bidez: gazteria@errenteria.eus
  • Udaleko ZU! Zure Udala arreta-zerbitzuan; ZU! arreta-zerbitzuan. Eskaera orria hemen
    Astelehenetan 7:30etik 14:00etara,
    Asteazken eta ostiraletan 7:30etik 15:00etara,
    Astearte eta ostegunetan 7:30etik 19:00etara.

Informazio gehiagorako sakatu hemen

Xehetasunak

Hasiera:
2023-11-03
Amiera:
2023-11-15
Kategoria Ekitaldi: