Errenteriako Udalak, Familian Jolasean programaren bidez, familian euskara erabiltzea sustatzen du, aisialdiko jardueren bitartez. Ostiralero 17:30etik 19:30era Agustinak auzoan (Markola Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan) egiten diren dinamikez gain, urritik aurrera, hilabete bakoitzeko azken larunbatean ere, jarduerak egiten dira. Azaroaren 25ean (larunbata), 16:30etik 18:30era, Lau Haizetararen egoitzara (Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea eraikinera, Madalen kalea 27) hurbiltzen diren […]
