b4b1ccc2-efc9-4e26-a2b2-e9db533da761

Gazteentzako etxebizitza baliabideak

Udalak 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako informazio kanpaina aurkeztu du, emantzipazioa errazteko Errenterian eskura ditzaketen etxebizitza baliabideak ezagutzera emateko.

Udalaren lehentasunetako bat da herritarrei eta, zehazki, gazteei etxebizitza eskuratzen laguntzea. Hori dela eta, une honetan hiru baliabide daude herrian gazteei emantzipatzen laguntzeko:

≥ gazteak emantzipatzea errazteko Udalaren dirulaguntza lerroa (web orri honetako Gazteak atalean informazio gehiago eskuragarri)

≥ etxebizitza komunitarioa (web orri honetako Gazteak atalean informazio gehiago eskuragarri)

≥ gazteek alokairuan hartzeko zuzkidura-bizitokiak Arramendin

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza sailak 51 apartamentu eraiki ditu Arramendin 36 urtetik beherako pertsonek alokairuan hartzeko aldi baterako Udalak lagatutako lurretan.

Hautagai izateko baldintzak dira:

36 urtetik beherakoa izatea

Donostialdea-Bidasoa Behereko eremu funtzionalean alokairuko etxebizitzaren eskatzaile gisa alta emanda egotea Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan

Errenterian erroldatuta egotea

Aurreko bi urteetan jabetzako etxebizitzarik azalera-eskubiderik edo gozamen-eskubiderik ez izatea

3.000 eta 39.000 euro bitarteko diru-sarrera haztatuak izatea 2019ko errenta-ekitaldian.

Informazio gehiago eta eskaerak:

Etxebide Etxebizitzaren Euskal Zerbitzua

Webgunea: https://www.etxebide.euskadi.eus

Telefono-zenbakia: 012

Presentzialki: Zuzenean zerbitzuan (Andia kalea 13, Donostia), aurretiko hitzorduarekin

18 eta 35 urte bitarteko pertsonek beren etxeetan jasoko duten materialak aipatutako hiru baliabideei buruzko informazioa jasotzen du, adin-tarte horretako biztanle guztiek ezagutu ditzaten.

Comments are closed.