Errenteriako gazteak emantzipatzea erraztu ahal izateko 2020ko dirulaguntzak

Eskaerak aurkezteko epea 2020ko urriaren 30a bitarte!!

Udalak Errenteriako gazteak emantzipatzea erraztu ahal izateko dirulaguntza lerro bat jarri du abian. Alokairu erregimenean etxebizitza hartzeak 2020an ekarri dituzten gastuei aurre egiten laguntzea da dirulaguntza honen helburua. Gazteria planaren exekuzio garaian, gazteen emantzipazio politiketan sakondu eta urratsak emateko konpromisoaren ondorioa da ekimen hau.

Nori zuzendua:

  • Errenteriako herrian etxebizitza alokairuan hartuta duten 18 eta 35 urte (hau barne) bitarteko adina duten gazteentzat
  • Gazte hauek erroldatua egon behar dute Errenterian.

Bi dirulaguntza mota daude:

Etxebizitzarako sarrerarako laguntza, betiere, ohiko etxebizitzaren aldaketa gurasoen etxetik, tutorearen etxetik edo gazteentzako etxebizitza komunitariotik joatean eman bada.

Hilean ordaindu beharreko etxebizitzaren errentarako laguntza.

Diru sarrerak:

  • Bi kasuetan, elkarbizitza-unitatearen diru-sarrerek 4.500€ gordinetik gorakoak izan behar dute
  • Gehienez,  26.000€ gordin urteko (elkarbizitza unitatea kide bakarrekoa bada)
  • 30.250€ gordin urteko (elkarbizitza unitatea bi kideko edo gorakoa bada)

Ordainketa:

– Etxebizitzarako sarreran: etxebizitzaren alokairuarengaitik hilero ordaintzen den kopurua bikoiztua, gehienez

– Hileroko errenta: sarreren arabera izango da

Ordainketa bi alditan egingo da:

  • Lehenengo ordainketa, deialdiaren ebazpena egin ondoren izango da. Lehenengo ordainketaren zenbatekoa, data horretara arte egiaztatutako gastuen araberako proportzioan egingo da.
  • Bigarren ordainketa, dirulaguntzaren gainerako zatiari gainontzeko gastuen egiaztatze agiria guztiak aurkeztutakoan egingo da.

Dirulaguntza honen eskaera egin nahi duenak 2020ko urriaren 30 arte egin dezake ZU! Zure Udala Arreta- zerbitzuan (Herriko plaza, z/g), ondorengo ordutegi honetan:

Irailaren 11ra arte:

  • Astelehena: 7:30etatik 14:00etara
  • Asteartetik ostiralera: 7:30etatik 15:00etara

Irailaren 14tik aurrera:

  • Astelehena: 7:30etatik 14:00etara
  • Astearte eta ostegunetan: 7:30etatik 19:00etara
  • Asteazken eta ostiraletan: 7:30etatik 15:00etara

Horretarako, hitzordua eskatu beharko da 010 telefono zenbakian edo Udaletxeko sarreran.

Ezinbestekoa da inprimakiak behar bezala betetzea eta agiri osagarriekin batera aurkeztea eta erregistratzea.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero:

gazteria@errenteria.eus helbidera idatzi, gazteria.errenteria.eus/ orrialdea kontsultatu, 943449600 edo 943449606 telefonora deitu edo Zu! Zure Udala Arreta-zerbitzuan zein Merkatuzar eraikineko (Pablo Iglesias, 3) hezkuntza eta gazteriaren bulegoetan galdetu daiteke.

Eskaera orria eskura ezazu HEMEN

►►►► Oinarri espezifikoak ◄◄◄◄

 

Categories