Etxebizitza komunitarioak
Izen-ematea irekia dago mugarik gabe!
- Gazteen emantzipazio prozesuan lagungarria izan daitekeen proiektu komunitarioa da.
- Beste gazteekin elkarbizitzan eta kooperazioan du xedea.
- Gela bat alokatzeko aukera dago eta parte hartzaileek komunitatean lan batzuk eskainiko dituzte
Galtzaraborda auzoko Urbia kaleko 2. zenbakian, herriko 26 gazterentzat etxebizitza egokitu da.
PARTE-HARTZE BALDINTZAK
a) Eskaera egin aurretik Errenteriako udalerrian sei hilabetez erroldaturik egotea eta errealki herrian bizi izatea.
b) Gutxienez 18 urte eta gehienez 30 urteko adina izatea, eskaria aurkezteko datan zen adjudikazioa egiten denean.
c) Zergen ordainketan edo bestelako betebeharretan egunean egotea Errenteriako Udalarekin.
d) Etxebizitzarik ez izatea (edo jabekidetzan, %50eko edo handiagoko portzentajean), ez jabetzan ez usufruktuan ezta alokairuan ere.
e) Gehienezko diru-sarrerak: urtean 26.000€ gordineko diru-sarreratik behera izatea, urte horretako ekitaldi fiskalaren arabera.
f) Gutxienez 90€ko alokairua ordaindu ahal izatea hilean
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
1. Eskaera-orria eredu normalizatuan(E11319 inprimakia). Eskaera orriarekin batera (D11401 inprimakia) agertzen den dokumentazioa aurkeztu behar da.
Ordezkariak eskatzen badu (E10001 inprimakia): eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANaren fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
2. Onartua izateko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, eskaerarekin batera dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
a) NANa edo legez ordezkatzen duen dokumentua.
b) Baldintza agiri hauen 3. atalean ezarririko baldintzak betetzen direlako ardurapeko deklarazioa (D11319 inprimakia).
d) Eskatzailearen datuak ikuskatzeko baimena (B11401 inprimakia).
e) Diru-sarreren aitorpena:
1. Azken ekitaldiko PFEZ aitorpena.
2. Errenta-aitorpena egitetik salbuetsita egon arren azken ekitaldian diru-sarrerarik izan badu, “Zerga oinarria (308807 dokumentua) eskatu behar du Donostian Ogasunak Okendon edo Errotaburun dituen bulegoetan.
3. Ogasunean berari buruzko datuak izan ezean, “Informazio fiskala”ren gaineko egiaztagiria eskatu behar du.
4. Hileko diru-sarreren gaineko zinpeko aitorpena (A11401 inprimakia).
5. Udalak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein dokumentu.
f) Ekintza komunitariorako konpromiso-agiria (F11401 inprimakia).
BAJA ESKAERA
Inprimakian zehaztu behar da:
* Etxebizitza utziko duen eguna
* Fidantza itzulketa egin ahal izateko, kontu korronte zenbakia
* Banketxe agiria, kontu korronte titulartasuna egiaztatzeko
► Gazteentzako etxebizitza komunitarioak arautzen duen ordenantza
► Etxebizitza komunitarioen inguruko azalpen orokorra
► Hutsik dauden logelak zeintzuk diren kontsultatu ezazu HEMEN
► Gelen banaketa kontsulta ezazu HEMEN
Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero:
gazteria@errenteria.eus helbidera idatzi, 943 44 96 06 telefonora deitu, gazteria.errenteria.eus orrialdea ikusi edo ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan zein Merkatuzar eraikineko (Pablo Iglesias, 3) hezkuntza eta gazteriaren bulegoetan galdetu daiteke.