Errenteriako Udaleko Gazteria azpisailak antolatu duen Hezitzaile Eskola programaren bigarren saioa izango da hilaren 25ean, goizeko 10:00 – 13:00 bitarte Merkatuzarreko balioanitz gelan. Hizkuntzen kudeaketa aisialdian lelopean monografikoa egingo dute Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen eskutik. Aisialdian haur eta nerabeekin lanean diharduten hezitzaileek izena eman dezakete azaroaren 17ra arte hezkuntza@errenteria.eus helbidera idatziz, edo 943449606 telefonora deituz. […]
![‘Hizkuntzen kudeaketa aisialdian’ monografikoa hezitzaileentzat, Lau Haizetararen eskutik ‘Hizkuntzen kudeaketa aisialdian’ monografikoa hezitzaileentzat, Lau Haizetararen eskutik](http://gazteria.errenteria.eus/app/uploads/sites/9/2017/11/herribizia.errenteria.eusHizkuntzen-kudetaketa-ais-c26012f355d1026b558728d1cbcbc69731c0839f.jpg)