Jai Batzordea urtarrilean hasi zen jada Madalenei begirako prestaketa lanetan. Urtero bezala, auzolanean ekin diote lanari eta egitarau zabal eta partehartzailea prestatzea da helburua: helduek, haurrek zein gazteek izango dute gustoko ekintzez gozatzeko aukera. Badira hiru urte gazteei zuzendutako ekintzak eurekin batera antolatzen direla eta, aurten ere, bide berean jarraitu nahi da Gazteria sailak martxan […]
Etxebizitza komunitarioak ezagutzen
Joan den martxoaren 10ean, Xenpelar etxean bildu ginen etxebizitza kooperatibo eta komunitarioen inguruan gehiago jakiteko asmoz. Honetarako jardunaldi xume baina interesgarria antolatu genuen. Bartzelonako Sans auzoan kokatua dagoen LaBorda fundazioko Arnau kidea eta berez lezotarra den Irati Mogollon Gonzalez ikerlaria ere. Jardunaldira batik bat herriko gazteak gerturatu ziren baina baita hainbat arkitekto, beste herrietako gazte, […]

Errenteriako Udalak gazte etxebizitza komunitarioa jarriko du martxan
Errenteriako Udalak eraikin bat egokituko du bertan gazte etxebizitza komunitarioa eraikitzeko. Horren bitartez, emanzipatzeko arazoei irtenbidea ematen hasi, eta elkarbizitza eta etxebizitza bera ulertzeko modu berri bat sustatu nahi du. Asanblada irekien bidez eta Udaleko arduradunekin batera, interesa duten gazteek erabakiko dute proiektua nolakoa izango den: zeintzuk izango diren elkarbizitza arauak, eraikinaren egitura, bertan bizitzeko […]
Marea plazara ekimena, bideoan laburtuta
Marea Plazara ekimenarekin denekin konpartitu nahi izan genituen parte-hartze prozesuan bildutako iritziak. Horrez gain, Xomorro taldearen eskutik, zirko tailerrean hartu zuten parte dozenaka haur eta gaztek. Hemen ekimenaren azalpena:
40 lagunetik gora haurren asanbladan
Joan den ostiralean, otsailak 3, Diagnostikoa osatzeko bigarren asanblada burutu genuen. Kasu honetan 0-12 urte arteko haurrekin eta gurasoekin ere. Erdigune inguruko hainbat ludoteketako haur eta hezitzaileak etorri ziren alde batetik eta bestalde beste hainbat haur zein guraso etorri ziren, guztira 40 pertsonek parte hartu zuten. Asanbladan bereiztutako bi gune sortu genituen, alde batetik gurasoen […]
Emantzipazioaren gaia nagusi gazteen asanbladan
Joan den asteko otsailaren 4 goizean burutu genuen azken asanblada, 18-30 urte bitarteko gazteekin. Eguraldi txarrak, larunbata goiza izanik etxetik ateratzera gonbidatzen ez bazuen ere, azkenean 20 gazte bildu ginen Merkatuzarren. Asanbladako edukiak lantzen hasi aurretik, esnatzeko eta elkar ezagutzeko dinamika bat burutu genuen musikaren laguntzaz, behin denok ongi aktibatuta geundela lanean jarri ginen. Hiru […]
Asanblada arrakastatsua nerabeekin
Joan den ostiralean Diagnostikoa osatzeko lehen asanblada burutu genuen, 13-17 urte arteko gazteekin. Beraun eta Gabierrotako gaztelekuetako gazte eta hezitzaileak etorri ziren, eta guztira, 25 pertsonek arte zuten parte. Asanblada dinamiko eta emankorra izan zen: gazteen egoera aztertu genuen hainbat gairi dagokionez (sorkuntza eta aisialdia, parte hartzea, euskara, aniztasuna, osasuna eta genero harremanak) eta gazteen […]
Kronika: Errenteriako nerabeak entzuten
Lan askoren ondoren, Marea Goraren lehenengo zatia bukatzear da. Azarotik urtarrilera 13-17 urte arteko 150 gazte baino gehiagok eman dute euren iritzia, eta azken asanblada irekia baino ez da falta proiektu konkretuez hitz egiten hasteko. Hala ere, asko izan da hilabete hauetan egindako lana, eta atzera begira jarri nahi izan dugu: Nagusiki ikastetxeetan egindako lanari […]
Diagnostiko baten kronika: gazteak (18-30)
Marea Goraren lehenengo zatia bukatzear da. Azarotik urtarrilera 18-30 urte arteko ehun gazte baino gehiagok eman dute euren iritzia. Azken asanblada irekia baino ez da falta proiektu konkretuez hitz egiten hasteko. Hala ere, asko izan da hilabete hauetan egindako lana, eta aurrera begiratzeari utzi gabe, egindako bideari erreparatzeak merezi du. Hainbat elkarte eta eragilerekin egindako […]
Hiriko gazteenen iritzia jasotzen ari da Marea gora!
Marea gora ekimena hiriko haur, nerabe eta gazteei inkestak egiten ari da. Azaroan hasi ziren herriko errealitatea ezagutzeko eragileekin biltzen eta orain online bete daitezkeen inkestak burutzea da lehentasuna. Lehen diagnostiko bat egin nahi da, gazteenen beharrak identifikateko eta horretarako garrantzitsua da ahalik eta jende gehienen iritziak jasotzea. Marea Gora izenpean, haur, gazte eta nerabeekin […]