Larunbatean buztin tailerra egongo da Familian Jolasean programaren barruan

Errenteriako Udalak, Familian Jolasean programaren bidez, familian euskara erabiltzea sustatzen du, aisialdiko jardueren bitartez.

Ostiralero 17:30etik 19:30era Agustinak auzoan (Markola Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan) egiten diren dinamikez gain, urritik aurrera, hilabete bakoitzeko azken larunbatean ere, jarduerak egiten dira.

Azaroaren 25ean (larunbata), 16:30etik 18:30era, Lau Haizetararen egoitzara (Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea eraikinera, Madalen kalea 27) hurbiltzen diren familiak tailer batean parte hartu ahal izango dute, eta bertan buztinarekin gauza desberdinak egin ditzakete. Azaroaren 23ra arte izena eman dezaketen familiek parte hartu ahal izateko, sartu esteka honen bidez: https://gazteria.errenteria.eus/project/familian-jolasean/

Comments are closed.