Hizkuntza maila batean agiriren bat eskuratu nahi baduzu, Hizkuntza Eskola Ofizialak azterketa burutzeko izen-emate epea zabaldu berri du.
Matrikula, zehazki, otsailaren 19ko 13:00 bitartean egin beharko da.
Izen-emate baldintzak honako hauek dira:
- Gutxienez hamasei urte izanda edo urtean zehar bete, edonork du matrikulatzea Hizkuntza Eskolak irakasten duen edozein hizkuntzatan eta maila hauetan: A2, B1, B2 eta C1. Euskarazko C1ean ez dago aukerarik libre moduan aurkezteko.
- Modalitate honetan ikasleak Maila Agiriak lortzeko azterketak egiteko aukera baino ez du izango.
- Matrikula libreak ikasturte bakoitzean azterketa-deialdi bakar baterako aukera emango du, maiatzaren bukaeran eta ekainean.
- Matrikula internet bidez egiten da. Hizkuntza bakoitzeko maila bakar batean matrikulatzeko aukera baino ez da izango.
- Hizkuntza berean ezin da libre moduan matrikula egin ikasle ofiziala izanda, ikasturte berean.
Deialdiaren oinarriak ikusi.
Comments are closed.