hazilan edicin 13

HAZILAN egitasmoan izena emateko epea zabalik

“Nahiz eta formakuntza izan, ez dut nire lan egoera hobetzen. Zer gehiago egin dezaket?” Hazilan egitasmoak lagun zaitzake.

Aurreko edizioetan lortutako arrakasta dela eta, Garapen Agentziak eskualdean egitasmoa errepikatuko du, gaur egun hainbat pertsonek beraien buruan darabilten galdera horri erantzuna emanez.  

Desberdin eta berezi egiten gaituen hori bilatu behar dugu, aurkitu eta sustatu. HAZILAN ekimenak bilaketan lagunduko gaitu, gaitasun pertsonal eta profesionalerako 80 ordutako hasierako ikastaro batekin eta ondoren, norbere profil profesionalarekin lotura duten enpresatan aldi baterako praktikak egiteko aukera eskainiz.

Aurreko deialdietan lortutako emaitzek egitasmo hau bermatzen dute. 191 pertsona dira jada Hazilan egitasmoaren aldeko apustua egin dutenak. Pertsona hauetatik %75etik gora lan munduan txertatzea lortu dute eta balorazio oso baikorra egin dute, ekimen honek jarrerak aldatzen lagundu baitie eta baita lana bilatzerako orduan motibazioa eta segurtasuna areagotzen ere.

HAZILANen parte hartzeko baldintzak hauek dira:

► 20 eta 44 urte bitartekoa

► Goi Mailako formakuntza (FPII) eta/edo unibertsitateko titulua duten gazteei zuzenduta dago

► langabezian edo nahita nahitaezko aurrez aurreko prestakuntzarekin bateragarria

Izen-emate epea zabalik dago 2020ko otsailaren 27 arte

Interesa duten pertsonei elkarrizketa pertsonala egingo zaie profila, interesa eta egitasmorako egokitasuna baloratzeko.

Informazio gehiago:

943 510 200 telefono zenbakian edo olibet@oarsoaldea.eus helbide elektronikoan

Izen-ematea >>HEMEN<<

No comments yet.

Utzi erantzuna