Kode_eskolak antolaturiko campus teknologikoa

NONOrona Ideo
NOIZ: Abenduak 26-28 | Urtarrilak 2-4
ADINA: 5-16 urte
ORDUTEGIA: 09.30-13.30
(Zaintza 08.30-09.30 | Bazkaria 13.30-14.30)

NeguLab Ideo campusaren helburua da ekintzailetza teknologikoaren balioak haur eta gazteengana hurbiltzea, teknologia berrien erabilera sortzailea sustatuz.

Programatzen ikasiko dute, beren sormenari ateak zabaltzeko helburuarekin. Proiektu teknologiko txikiak gauzatuko dituzte, askotariko esparruetakoak (robotika, bideo-jokoak, ikus-entzunezkoak…), euskaraz edo ingelesez, gazte-gaztetatik haien bokazio teknologikoa pitz dadin.

Kode_Eskola metodoak oinarrizko zenbait gaitasun garatzen laguntzen du. Gaitasun horiek beharrezkoak izango dituzte gure ikasleek, bai eskolan bai beren etorkizun profesionalean. Horrez gain, lagungarria da bokazio teknologikoak garatzeko ere, parte-hartzaileen generoa kontuan hartu gabe.

Informazio gehiago

 

Comments are closed.