34076eu

Bisita gidatua 5-12 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat

Euskaraldia eta Euskararen eguna ospatzeko, Errenteriako Udalak bisita gidatu bat prestatu du. Bisitaren izena: “Errenteriako 5 ateen bila”.

Bisita hau pista joko baten modura antolatua dago eta 5 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendua dago, eta euskaraz da.

Ordubetez gure herria hesitua zegoenean zituen bost ateak ezagutzera emango dira, eta gure erdiaroko kaskoaren balore historikoak eta artistikoak azpimarratuko dira.

Jarduera hau igandean, abenduaren 2an, 11:00etatik, 12:00etara burutuko da eta topagunea Herriko Plaza izango da.

Bisita hau egiteko interesa duten pertsonek aurretik izena eman behar dute Turismo Bulegoan edo 943 49 45 21 telefonora deituz, edo ondoko postara email bat idatziz: turismoa@oarsoaldea.eus. Izena emateko azken eguna, ostirala azaroaren 30a.

Gogoan izan haur guztiek heldu batekin joan behar dutela. Euskara menderatzen ez duten familiei material lagungarria jarriko zaie.

Comments are closed.