Gazte Informazio Bulegoan ikasteko gunea zabalduko da

 

Hilabete honetan asko dira liburutegira jotzen duten ikasleak eta ez da beti lekurik izaten denontzat. Hau dela eta, Gazte Informazio Bulegoan, Pablo Iglesias 3-n, behin behineko lekua izango da ikasleak aritu daitezen.

Ekainaren 7an hasi eta 29ra arte GIB egokituko da ikasleku gisa. Astelehenetik ostiralera izango da zabalik, goizeko goizeko 08:00etatik arratsaldeko 19:30etara.

 

Comments are closed.