Madalena jaietarako 21 laguntzaileen kontratazioa

Aurten ere Madalenetarako laguntzaileak kontratatuko dituela iragarri du Errenteriako Udalak. 21 lagun izango dira, hain zuzen, herriko hainbat puntutako bailen zainketaz arduratuko direnak.

Interesa dutenek, ekainaren 18a arte (hau barne) aurkeztu beharko dute eskabidea Udaletxeko ZU! Udal Zerbitzuan NAN, titulu akademiko eta euskarako tituluaren fotokopiekin batera (azken hau, duenak).

Honakoak dira laguntzaile izateko baldintzak:

– 18 urte beteai izatea kontratuaren hasierako datan.

– Langabezian egotea kontratuaren hasierako datan.

– Eskola ziurtagiria edo eta maila altuagoko titulazio akademiko baten jabe izatea.

– Euskaraz elkarrizketa bat izateko gauza izatea.

– Lanpostuaren eginkizunak betetzea galeraziko lukeen eritasunik edo tatxa fisikorik ez izatea.

– Legegezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren batean ez egotea.

– Diziplinazko espedientea dela medioa lanetik banandua ez izana.

Ekainaren 27an egingo da zozketa. Errenterian erroldatuta daudenek (3 hilabetez, gutxienez) lehentasuna izango dute. Euskara maila egiaztatzen ez dutenek hizkuntza-probak egin beharko dituzte (uztailaren 3an ziurrenik).

Comments are closed.