Igerilekuko erronka 2018

Errenteriako Udalak eta Serviocio BeONE Galtzarabordako Kiroldegiko eta Fanderiako igerilekuetako kirol instalazioak kudeatzen dituen enpresarekin batera, “Igerilekuko Erronka”ren aurtengo edizioa antolatu du.

Jarduera hori doakoa da abonatuak dauden pertsona guztientzat.

“Igerilekuko Erronka” kirol jarduera boluntarioa da igerilekura igeri egitera sarri joaten diren erabiltzaileei eskaintzen zaiena. Ideia nagusiena da erabiltzaileen artean pizgarri txiki bat sortzea, eta probak irauten duen bitartean ibilalditxo fiktizoa egin dezaten sustatzea.

Aurten proposatzen dugu hiru erronka betetzea: 25 / 50 eta 100 kilometroko erronka bana, baina aurrekoetan baino denbora gehiagorekin, apirilaren 28 baino lehen bete beharko baitira (guztiak edo baten bat).

Jardueraren funtzionamendua oso erraza da. “Igerilekuko erronkan” parte hartu nahi duen pertsonak izena eman beharko du soroslearen mailan, Errenterian dauden udal igerilekuetatik nahi duenean. Igeri egiten duen egun bakoitzean egindako distantzia jakinaraziko dio sorosleari, eta, era horretan, egindako metroen kontrola eta falta zaizkion metroen kontrola egingo dira.

Astero jarriko da instalazio bakoitzeko oholetan parte-hartzaile bakoitzak egindako distantzia.

Apirilaren 28an egingo dugun jaian igeriketa-lehiaketa txiki bat egingo dugu igerilekuan, Erronkari amaiera emateko. Ondoren diplomak, opariak eta abar emango ditugu.

Animatu! Zuk ere gure erronka horietako batean parte har dezakezu (edo guztietan).

Gainditu zure mugak!

Comments are closed.