Errenteabentura (2010-2012 bitarte jaiotakoak)

Telematikoki izen emateko epea apirilaren 2an bukatuko da

 

Adina: 2010 – 2012 bitarte jaiotakoak
Iraupena: 10 eguneko ekintzak astelehenetik ostiralera
Datak: uztailaren 3tik 14ra
Plaza kopurua: 96
Prezioa: 63,00€

Esku orria

 

GARRANTZITSUA!

Parte ahal izango dute:

  • Errenterian erroldatutako haurrek
  • Errenteriako ikastetxe batean ikasten duten haurrek (2022-2023 ikasturteko eskola agiria ekartzea ezinbestekoa da)
  • Gurasoetako bat Errenterian erroldatuta badago (bananduta badaude)
  • Uda pasatzera etortzen diren umeak (Txernobil…)

IRIZPIDEAK

  • Gehienez 12 haurreko taldeak izango dira, eta guztira 96 plaza eskaintzen dira
  • Txanda 10 egunekoa izango da (astelehenetik ostiralera asteburuak izan ezik):

      • Uztailak 3-14

  • Errenteabenturan inoiz parte hartu ez duenak lehentasuna izango du.
  • Izen ematea egitean zozketarako egokitu zaion zenbakia emango zaio.

  • Saioak astelehenetik ostiralera izango dira, goizez zein arratsaldez.
  • Egun batzuetan etxera joango dira bazkaltzera eta beste batzuetan bazkaria beraiek eraman beharko dute. Egunak horrela banatuko dira:

    • Astelehena eta asteazkena egun osoa jarraian 9:30-17:30 (bazkaria eraman behar dute)

    • Astearte eta osteguna: 9:30etik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara

    • Ostirala 09:30etatik -16:30etara (bazkaria eraman behar dute)

  • Elkartze puntua Koldo Mitxelena ikastetxean (Fernandez de Landa 1) izango da

  • Burutuko diren ekintzen inguruko informazioa informazio bileran emango da.

IZEN-EMATEA

TELEMATIKOKI martxoaren 9tik apirilaren 2ra (biak barne)

Izen ematea

Presentzialki: martxoaren 20tik martxoaren 31ra (biak barne)
Non: ZU! zerbitzuan (Udaletxean, Herriko plaza, z.g).
Ordutegia: 7:30-14:00 astelehenetan, 7:30-15:00 asteazken eta ostiraletan. 7:30-19:00 astearte eta ostegunetan. Ezinbestekoa da hitzordua hartzea 943 44 96 00 edo 010 zenbakira deituta martxoaren 15tik aurrera.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Izenemate orria, beteta eta sinatuta.
  • Haurraren osasun txartela.
  • Ikastetxeko ziurtagiria, haurra Errenteriako ikastetxe batean ikasten ari bada eta Errenterian erroldatuta ez badago.
  • Ez badago herrian erroldatua ez eta herriko ikastetxe batean matrikulatu, familia liburua eta herrian bizi den gurasoaren errolda agiria.
  • Kontu korrontearen titulartasun agiria

Internet bidez egindako izen emateetan beharrezko dokumentazioa online prozesuaren bitartez egingo da.

ZU! zerbitzura edozeinek eraman ditzake inprimakiak. Ez badago orria guztiz osatuta eta beharreko dokumentazioa atxikita, ez dira inprimakiak jasoko.

Gaitasun ekonomikoaren arabera prezio publikoak egokitzeko eskaera egingo bada: famili liburuaren kopia eta eskaera orria betea eta sinatua.

  • Hurrengo loturan ikus daitezke egokitzapenerako baldintzak: https://errenteria.eus/zu/progresibitatea/

  • Prezioak egokitzeko eskaeraren dokumentazioa presentzialki aurkezteko epea apirilaren 24tik maiatzaren 5era ZU! Zerbitzuan. Telematikoki, martxoaren 9tik maiatzaren 5era.

  • Gaitasun ekonomikoaren egokitzapenaren tramitea soilik plaza esleitu zaien pertsonei tramitatuko zaie.

(*) Izena emateko bete beharreko orria eta progresibitatea eskatzeko orriak hurrengo esteketatik jeitsi edo ZU! zerbitzuan (Udaletxean, Herriko plaza, z.g.) har ditzakezu.

Izen emate orria

Progresibitate eskaera

 

ZOZKETA

  • Eskatzaile kopurua plaza kopurua baino handiagoa bada (760 Txikiak eta Handiak programen bi txandetan), plazak zozketa bidez esleituko dira. Zozketa bidez ez bada egokitzen plaza, itxaron zerrendara pasako da.
  • Zozketa apirilaren 17an izango da goizeko 10:00etan.
  • Zozketaren emaitzak: apirilaren 19an, 15:00etatik aurrera gazteria.errenteria.eus webgunean.
  • Itxaron-zerrenda eratuko balitz, plazarik esleitu ez zaienei, baja emateko epea amaitzean, bete gabe geratu diren lekuetan izena emateko aukera eskainiko zaie. Horretarako, telefonoz jarriko gara harremanetan. Telefonoz deitzean egun bateko epea emango da erantzuteko.

BAJAK

INFORMAZIO BILERA

Ekainak 12, asteartea, 17:30etan Niessen Kulturgunean.