Kanpabentura (2008-2010 bitarte jaiotakoak)

Programa honetan zozketa egin da; emaitzak kontsulta itzazu

Baja emateko epea apirilaren 16ra arte izango da!

Adina: 2008 – 2010 bitarte jaiotakoak
Iraupena: 10 eguneko ekintzak astelehenetik ostiralera
Datak: uztailaren 8tik 17ra
Plaza kopurua: 50
Prezioa: 215,80 € (Izena ematerakoan ez da ordaindu beharko. Aurrerago, adierazitako kontu korronte zenbakian kobratuko da)

ESKUORRIA

GARRANTZITSUA!

Haur hauek parte hartu ahal izango dute:

  • Errenterian erroldatutako haurrak
  • Errenteriako ikastetxe batean ikasten duten haurrak (ezinbestekoa da 2023-2024 ikasturteko ikastetxeko ziurtagiria aurkeztea)
  • Gurasoak bananduta badaude, Errenterian erroldatutako guraso bat duten haurrak

IRIZPIDEAK

  • Gehienez 10 haurreko taldeak izango dira, eta guztira 50 plaza eskaintzen dira
  • Txanda 10 egunekoa izango da

      • Uztailak 8 – 17

  • Kanpabenturan (lehen Beire) inoiz parte hartu ez duenak lehentasuna izango du.
  • Izen-ematea egitean zozketarako egokitu zaion zenbakia emango zaio.
  • Plazak zozketa bidez esleituko dira. Zozketa egunean zenbaki bat aterako da. Plaza bat egokituko zaie zenbaki horren hurrengo 50 zenbakiei (zozketaren zenbakia barne).

IZEN-EMATEA

TELEMATIKOKI martxoaren 1etik 22ra (biak barne) IKUS ITZAZU HEMEN IZEN-EMATEAK

Presentzialki: martxoaren 11tik 22ra (biak barne)
Non: ZU! zerbitzuan (Udaletxean, Herriko plaza z.g.)
Ordutegia: astelehenetan 7:30-14:00, astearte eta ostegunetan 7:30-19:00, asteazken eta ostiraletan 7:30-15:00. Ezinbestekoa da hitzordua hartzea 943 44 96 00 edo 010 telefonoetan, martxoaren 7tik aurrera. 

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskaera orria beteta eta sinatuta.
  • Haurraren osasun txartela.
  • Ikastetxeko ziurtagiria (2023-2024 ikasturtea), haurra Errenteriako ikastetxe batean ikasten ari bada eta Errenterian erroldatuta ez badago.
  • Ez badago herrian erroldatua ez eta herriko ikastetxe batean matrikulatua ere, familia liburua eta herrian bizi den gurasoaren errolda agiria.
  • Banketxe agiria, kontu korrontearen titulartasuna adierazteko.
  • Progresibitatea aplikatzea eskatuko bada, izen-ematea egitean adierazi behar da.
    • Gaitasun ekonomikoaren arabera prezio publikoak egokitzeko eskaera egingo bada: familia liburuaren kopia eta eskaera orria beteta eta sinatuta.
    • Egokitzapenerako baldintzak eta eskaera, esteka honetan: https://errenteria.eus/zu/progresibitatea/
    • Prezioak egokitzeko eskaeraren dokumentazioa telematikoki aurkeztu ahal izango da martxoaren 1etik maiatzaren 31ra, eta presentzialki maiatzaren 20tik 31ra ZU! zerbitzuan.
    • Gaitasun ekonomikoaren egokitzapenaren tramitea soilik plaza esleitu zaien pertsonei tramitatuko zaie.

  • Izen-ematea telematikoki eginez gero, ez da bulegora dokumentaziorik eraman beharrik izango.
  • ZU! zerbitzura edozeinek eraman ditzake inprimakiak. Ez badago orria guztiz osatuta eta beharrezko dokumentazioa atxikita, ez dira inprimakiak jasoko.

ZOZKETA

  • Eskatzaile kopurua plaza kopurua baino handiagoa bada, plazak zozketa bidez esleituko dira. Zozketan plazarik eskuratzen ez dutenak, itxaron zerrendara pasako dira.
  • Zozketa apirilaren 9an izango da goizeko 10:00etan.
  • Zozketaren emaitzak: apirilaren 12an, 15:00etatik aurrera gazteria.errenteria.eus webgunean.
  • Itxaron zerrenda eratuko balitz, plazarik esleitu ez zaienei aukera emango zaie, baja emateko epea amaitu ondoren, bete gabe geratu diren plazetan izena emateko. Horretarako, telefonoz deituko diegu eta egun bateko epea emango zaie erantzuteko.

BAJAK

INFORMAZIO BILERA

Ekainak 10, astelehena, 18:30ean Niessen Kulturgunean.