Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

TAICHI saioa Fanderia kanpoan

2018-06-02 @ 10:00 - 12:00

Taichi, aplikazio terapeutikoak dituen arte martziala da. Txinan du bere jatorria eta onura asko ditu, horietariko bat oreka fisiko eta psikikoaren hobekuntza. Ekintza honetan adin tarte eta baldintza guztietako jendeak parte har dezake, arte martziala den arren, kontaktu eta kolperik gabeko ekintza denez. Ariketak eta mugimenduak arinak ditu eta modu natural, erlajatu, mantsoan egin behar dira, arnasketa izanik funtsezko ezaugarria.

Urte guztian zehar, Galtzarabordako instalazioetan eta Kirol Ekintzak dituen ekintzen barruan, non 30 mota ezberdineko ekintza baino gehiago osatu dira eta 160 ikasgela baino gehiago eman dira astean, Taichi ekintza ere irakatsi da bertan. Eta ikasturte amaiera ospatzeko eta eguraldi ona datorrela ikusirik, ekainaren 2an Fanderiako instalakuntzetako belar artifizialean Taichi estalperik gabeko ekintza burutuko da.

Hirugarren urtea da ekitaldi hau antolatzen dena eta guztientzat doakoa denez, ekintza hau probatu eta gozatu nahi duen guztiei animatu nahi zaio larunbat honetan, ekainak 2,  Fanderiara goizeko 10:00etatik aurrera gerturatu dadin.

Eguraldi txarra egin ezkero, ekintza beste egun batera aldatuko da.

 

Xehetasunak

Data:
2018-06-02
Ordua:
10:00 - 12:00