Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Yogipuinak: yoga eta ipuinak bat egiten duten saioa

2018-05-31

YOGA +IPUINAK= YOGIPUINAK

Bat egiten dute 5 eta 10 urte arteko haurrei zuzendutako saio honetan.

Yoga hitzak “batasuna” esan nahi du. Ipuinen bitartez yogako “asana” (jarrera) desberdinak egingo dituzte: arnasketa gogoan hartuz, emozio desberdinei erreparatuz, eta nola ez, muskuluak eta artikulazioak landuz.

Saioaren amaieran, atseden garaia: erlaxazioa egingo da gorputza tenkatuz eta lasaituz, haurra guztiz lasaitzeko. Eta irudi lasaigarrien bitartez, umeari kezkei aurre egiten lagunduko diote.

Gorputza, emozioak eta adimena landuko dituzte ipuinen irudimenaz baliatuz. Zure barrenera eramango zaituzten ipuinak.

Saioa:

Maiatzaren 31n, 17:30ean, Xenpelar Etxean.

Xehetasunak

Data:
2018-05-31