Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Juneren Hegoak Kirol Eguna

2018-06-16

Bai umeentzat eta baita helduentzat ere hainbat ekintza antolatu dira ekainaren 16an . Jardunaldiak helburu soziala dauka: haurren gaixotasun, heriotza edo dolu esperientzia bizitzean kalteberatasun egoeran dauden Gipuzkoako familiei laguntzea.

Lehenengo ekintzak goizeko 11etan hasiko dira, Koldo Mitxelena patioan, saskibaloi 3×3 eta eskubaloi txapelketekin. Goizean zehar eta 13:30ak arte, rokodromo bat izango da eskalada praktikatzeko.

Arratsaldeko ekintzak Lehendakari Agirre enparantzan izango dira.“Tximeleta Triatloia” 16:30etan  hasiko da eta hiru zati edukiko ditu: ergonometroa, spinning eta oztopoen zirkuitua. Segidan, 18:30etan zumba beroketa izango da eta 19:00etan hasiko da egunaren momenturik bereziena: Juneren Hegoak elkartearen lehenengo Running Solidarioa. Lehengoan, 14 urte arteko umeek, heldu batekin lagunduak, 1 kilometroko ibilbide bat osatu beharko dute. Gero helduen txanda etorriko da eta bi ibilbide aukeratzeko daude: 5 kilometrotakoa edo 7,5 kilometrotakoa.

Festak Zumba stretching batekin bukatuko du.

IZEN EMATEAK :Juneren Hegoak elkartearen egoitzan (Kaputxinos-en elizaren beheko aldean, Super Amara-ren ondoan)

⇒ Saskibaloia eta eskubaloia ekainak 11, 12 eta 13 18:00etatik 20:00etara elkartearen egoitzan

⇒” Tximeleta triatloia ” ekainak 11, 12 eta 13 18:00etatik 20:00etara elkartearen egoitzan eta egun berdinean plazan bertan

⇒ 1. running solidarioa www.herrikrosa.eus webgunean egin behar da.

Badago ere dortsal solidarioa, korrika egiten ez dutenentzat eta laguntzeko gogoekin daudenentzat.

Juneren Hegoak Elkartearentzako egun zoragarria izango da.

Hala ere, zuen parte hartzea ezinbestekoa izango da. Anima zaitezte!

Xehetasunak

Data:
2018-06-16