Joskintza tailerra antolatu dute martxoren 23rako, larunbata, Familian Jolasean programaren barruan

Joskintza izango da protagonista martxoaren 23an, Familian Jolasean programaren baitan egingo den tailerrean. Parte hartzen duten familiek usain-zakutxoak egiteko aukera izango dute. Saioa Lau Haizetararen egoitzan izango da (Joxepa Antoni Aranberri anitzenea, Madalen kalea 27), 16:30etik 18:30era.

Izena emateko epea ostegun honetan, martxoaren 20an, amaituko da, goizeko 10:00etan eta esteka honen bidez egin behar da: https://gazteria.errenteria.eus/project/familian-jolasean/

Errenteriako Udalak familian euskara erabiltzea sustatzen du Familian Jolasean programaren bidez. Horretarako, aisialdiko jarduerak antolatzen ditu.

Ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren jarduerez gain, ikasturte honetan zehar hilean larunbat batean hainbat ekintza antolatzen dira herrian.

Comments are closed.