Familian Jolasean programak tailer berri bat antolatu du larunbat honetarako

Errenteriako Udalak, Familian Jolasean programaren bidez, familian euskara erabiltzea sustatzen du, aisialdiko jardueren bitartez.

Ikasturte honetan zehar, ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren jarduerez gain, hilean larunbat batean hainbat ekintza antolatuko dira herrian.

Otsailaren 24an (larunbata), 16:30etik 18:30era, Lau Haizetararen egoitzara (Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea eraikinera, Madalen kalea 27) gerturatzen diren familiak tailer batean parte hartu ahal izango dute. Tailer honetan txokolatea protagonista izango da, eta hainbat eskulanak egingo dira. Otsailaren 22a 10:00ak baino lehen, izena eman dezaketen familiek parte hartu ahal izateko, sartu esteka honetan:

https://gazteria.errenteria.eus/project/familian-jolasean/

Comments are closed.