Familian Jolasean programak tailer bat antolatu du larunbat honetarako

Errenteriako Udalak, Familian Jolasean programaren bidez, familian euskara erabiltzea sustatzen du, aisialdiko jardueren bitartez.

Ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren dinamikez gain, hilabete bakoitzeko azken larunbatean, hainbat jarduera egingo dira herrian.

Abenduaren 16an (larunbata), 16:30etik 18:30era, Lau Haizetararen egoitzara (Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea eraikinera, Madalen kalea 27) hurbiltzen diren familiak tailer batean parte hartu ahal izango dute, eta bertan gabonetako zuhaitzaren apaingarriak egin ditzakete. Abenduaren 14ra arte izena eman dezaketen familiek parte hartu ahal izateko, sartu esteka honen bidez: https://gazteria.errenteria.eus/project/familian-jolasean/

Comments are closed.