TREBA GURASOAK

Zabalik dago gurasoentzako “Bullying-egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu hitzaldian izena emateko epea” 

Maiatzaren 17an, 18:00etatik 19:30era, Ortzadarren eskutik, haur eta nerabeen gurasoek BullyIngeko egoerak minimizatuko dituzten ingurune seguruak sortzeko tresnak eskuratu ahal izango dituzte.

Hitzaldia Reina Aretoan izango da eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza eskaintzaren barruan kokatzen da.

Programa honen bidez, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetu nahi dira.

Gazteleraz izango den hitzaldi honetan parte hartu nahi duten familiek hurrengo helbidean eman dezakete izena:

https://lainoa.errenteria.eus/apps/forms/s/zzbRWeA2HDgLK6gHYgAoNsSz

Plaza mugatuak direnez, formularioaren bidez eman behar da izena maiatzaren 15a baino lehen.

Esteka honetan informazioa gehiago jaso daiteke: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/treba/gurasoak/bulliying-egoerak-minimizatzeko-inguru-seguruak-nola-sortu

Comments are closed.