MLanda-kartela-2022-734x1024

2022ko Mariasun Landa Sarietarako lanak aurkezteko epea, zabalik

Errenteriako Udalak, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin, hamabigarren urtez Mariasun Landa Sariak martxan jarri ditu.

Ekimen hau Errenteriako Berdintasun Planaren baitan kokatuta dago eta bere helburua da gizarteko arlo desberdinetan (kultura, hezkuntza, kirola, enplegua, etab.) emakumeek Errenteriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea. Sari horien bidez, emakumeek egindako ekarpenak ikustarazi nahi dira, eta horrela, herri-kronika osatu.

Lehiaketa honen bidez bi sari emango dira:

Emakumezkoen begirada, lanik onena: 450€ (emakume batek edo emakumez osatutako talde batek aurkeztutako lanen artean lanik onena sarituko da)

Emakumezkoei begirada, lanik onena: 450€ (gainerako lan guztien artean lanik onena sarituko da).

Bi idazlan irabazleak, gainera, 2022ko Oarso aldizkarian argitaratuko dira eta gure inguruko hedabide orokorretan argitaratu ditzaten ahalegina egingo du Udalak. Bi idazlan irabazleen artean gutxienez bat euskaraz aurkeztutako lana izango da.

Lehiaketaren oinarriak hemen daude ikusgai.

Idazlanak aurkezteko epea 2022/01/31a bitarte izango da

Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak hamabigarren urtez antolatzen diren Mariasun Landa Sarietan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu herritar guztiak, emakumezkoei dei berezia eginez.

Comments are closed.