MLanda-kartela-2021-717x1024

XI. Mariasun Landa sariak

Errenteriako Berdintasunerako Azpisailak, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin, hamaikagarren urtez Mariasun Landa Sariak martxan jarri ditu.

Ekimen hau Errenteriako Berdintasun Planaren baitan kokatuta dago eta bere helburua da gizarteko arlo desberdinetan (kultura, hezkuntza, kirola, enplegua, etab.) emakumeek Errenteriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea. Sari horien bidez, emakumeek egindako ekarpena ikustarazi nahi dira, eta horrela, herri-kronika osatu.

Lehiaketa honen bidez bi sari emango dira,
Emakumezkoen begirada, lanik onena: 450€ (emakume batek edo emakumez osatutako talde batek aurkeztutako lanen artean lanik onena sarituko da)

Emakumezkoei begirada, lanik onena: 450 € (gainerako lan guztien artean lanik onena sarituko da).

Bi idazlan irabazleak gainera, 2021ko Oarso aldizkarian argitaratuko dira eta gure inguruko hedabide orokorretan argitaratu ditzaten ahalegina egingo du Udalak. Bi idazlan irabazleen artean gutxienez bat euskaraz aurkeztutako lana izango da.

Idazlanak aurkezteko epea 2021eko otsailaren 1ean amaituko da (hau barne)

Lehiaketaren oinarriak eskuragarri ⇒⇒⇒ HEMEN ⇐⇐⇐

No comments yet.

Utzi erantzuna