Aisialdiko begirale titulua eskaintzen du Orereta Ikastolak

Haur eta gazteen aisialdirako jardueren dinamizatzaile titulua ateratzeko aukera eskaintzen du Orereta Ikastolak, Aisiola aisialdiko eskolaren bitartez.

Lanbidek homologatutako titulua da eta hala nahi duen hamasei urtetik gorako herritar orok eman ahal du izena.

Aisialdiko taldeetako, udalekuetako, eskolaz kanpoko ekintzetako, jangelako… hezitzaile izateko aukera eskaintzen du aipatu tituluak.

Ikastaroa Ikastolan bertan izaten da eta urtebeteko iraupena izaten du; ikastaro trinkoa izaten da, beraz. Atal teorikoa eta praktikoa izaten ditu.

Aurtengoan, datorren urriaren 11n hasiko da eta ostiral arratsaldetan emango da, 15:30etik 20:30era.

Aisialdiko hezitzaile titulua lortzeko izen-emate epea urriaren 7an amaitzen da.

www.aisialdia.eus webgunearen bitartez egin behar da izen-ematea.

Ordainketa matrikula egiteko momentuan bertan egin behar da. Ikastolako bazkide direnek 430€ ordaindu behar dituzte eta hala ez direnek, berriz, 475€.

Comments are closed.