Lan eskaintza: Koordinatzaile pedagogiko postu bat Errenteria Musikal Udal Musika Patronatuan

Deialdian parte hartzeko baldintzak, besteak beste:

  • Musika eta Dantza eskolatik Arte Eskolarako bidean eremu pedagogikoari forma emateko helburuarekin, Pedagogia Koordinazio Taldea zuzenduko duen pertsona baten bila gabiltza
  • Musika, Dantza edo Arte Dramatikoko Goi Mailako Tituluduna
  • Pedagogian aditua
  • 4. Hizkuntza Eskakizuna (prozesua gainditzen dutenen artean 4 HE duenik ez badago, 3 Hizkuntz Eskakizuna balioko du, beraz 3. Hizkuntza Eskakizuna izanez gero prozesuan parte-hartu daiteke)

Eskaintzen dena:

  • Lan jardun osoko lanpostua
  • 21. mailarekin eta berariazko osagarri bereziarekin
  • 2 urteko kontratazioa (urte bateko luzapen aukerarekin)

2019/09/27ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko iragarkia

Izen emateko epea: Urriaren 14a bitarte

Comments are closed.