2 eta 16 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendua

Errenteriako Udalak ikastetxeetan hezkuntzari laguntza emateko Guraso Eskola zerbitzua martxan jarri zuen joan den ikasturtean.

Zerbitzu honen bidez 2 eta 16 urte bitarteko haurren gurasoen dinamizazio eta heziketa gauzatzen da, beraien beharrei erantzuteko helburuarekin.
Herriko familiei heziketarako eskaintza hau ikastetxe guztietan emango da.

Hurrengo hiru hilabeteetan saio batzuk eskainiko dira, guztira hiru saio. Saioak, inkesta baten bitartez, familiek aukeratutako gaiak landuko dira.

Lehenengo saioa “Familia: Komunikazio positiboa eta asertibitatea” gaia izango da eta 2019ko urrian zehar izango da.

Azaroan: “Arazoak identifikatzeko estrategiak eta arazo zehatzei aurre egiteko baliabideak”

► Abenduan ““Internet-aren arriskuak: teknologia berrien inguruko heziketa”

Izen emate epea irekita egongo da saioaren aurreko eguneraino.

Hau burutu daiteke paperean zein on-line esteka honen bitartez.

Haur Hezkuntzan dauden haurren gurasoek beste aukera izango dute beraien kezkak eta beharrak asetzeko, guraso taldeak sortuko baitira laguntzeko helburuarekin.
Bakarkako arreta zerbitzua ere izango da. Espazio honek egunerokotasunean suertatzen diren hezkuntza, garapen, ikasketa eta erlazioen inguruko kezkak kudeatzeko lagundu nahi du.

Informazioa gehiago eskuratzeko gurasoek jo dezakete bere erreferentziazko ikastetxera edo guraso elkartera. Guraso Eskola zerbitzuaren inguruko zalantzak argitzeko edo bakarkako arreta jasotzeko, gurasoeskola@errenteria.eus helbidera idatzi dezakezu (ostegunetan 15:00-16:00 bitarte), 656785890 telefonora deituz (astearteetan 9etatik 12etara), edo gazteria.errenteria.eus webean kontsultatuz.

Comments are closed.