Zure iritzia jaso nahi dugu, gazte!

Informazioa eskuratzeko, eztabaidatzeko, iritzia emateko eta parte hartzeko moduak aldatu egin dira azken urteotan. Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Irekiaren Zuzendaritzak gobernu irekiko plataformaren eguneraketa estrategikoa jorratzen ari da, “Irekia Eraiki” izeneko prozesu partizipatiboaren bitartez. Prozesua gazteriari zuzenduta dago, azken batean haiek izango baitira Euskadiko gobernu irekiaren etorkizuneko protagonistak.

Helburu hori lortzeko, bai gazteen, bai gaztediarekin eta gobernu irekiarekin lotura duten eragile adituen iritziak eta proposamenak jasotzeko dinamika batzuk egiten ari dira, online zein offline espazioetan.

Azaroaren 7an eta 13an, lehenengo bi jardunaldiak egin dira Bilbon eta Gasteizen, hurrenez hurren. Hauek, gazteen parte-hartzerako behar eta lehentasunezko gaiak identifikatzeko eta parte-hartzea errazteko kanalak ezagutzeko egin dira.

Hirugarren eta azken World Café-a azaroaren 27an, asteartea, izango da Donostiako Udaletxearen Udalbatzar Aretoan (Ijentea Kalea, 1), arratsaldeko 18:00etan. «Gure erara izan dadin!» izenburuarekin, euskal gazteek Gobernu Irekia osatzen duten alderdien inguruan dituzten iritziak ezagutzea izangu du helburu: gardentasuna, kontuak ematea, open data,… Jardunaldia gazteei eta lan-arloarekin harremana duten profesionalei zuzenduta dago (gazteria eta/edo gobernu irekiko teknikariak, erakunde sozialak, eragile adituak,…).

Gerturatu zaitez!!

►►►►► Eskuorria eta izen ematea ◄◄◄◄◄

Comments are closed.