Madalena jaietako barraken prezioak

Errenteriako Udalak eta Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkargoak, aurten ere, hitzarmena sinatu dute Fanderiako feria eremuko baldintzak adosteko, tartean, atrakzio eta barrakei prezio herrikoiagoak jartzeko.

Hau horrela, haurren bidaiak 2,00 euroko prezioa izango dute eta helduen kasuan, 2,50 eurokoa.

Gainera, barrakek bi egunez prezio bereziak izango dituzte:

⇒ uztailaren 23an 11:00etatik 14:00etara

⇒eta uztailaren 26an egun osoan, bidaia, euro baten truke erosiko ahalko da.

Hitzarmenak bestelako gai teknikoak, ingurugiroari dagozkionak, genero ikuspegiaren ingurukoak, soinuen kontrola… ere lantzen ditu.

Comments are closed.