32753eu

VIII. Mariasun Landa sariak

Errenteriako Berdintasunerako Azpisailak, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin, zortzigarren urtez Mariasun Landa Sariak martxan jarri ditu.

Ekimen hau Errenteriako Berdintasun Planaren baitan kokatuta dago eta bere helburua da gizarteko arlo desberdinetan (kultura, hezkuntza, kirola, enplegua, etab.) emakumeek Errenteriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea.

Aurtengo edizioan, herrian Gerra Zibila eta oroimen historikoa berreskuratzeko martxan jarri den ikerketarekin bat eginez, 1936-1945 garaia bizi izan zuten emakumeen bizi esperientzietara mugatuko da.

Lehiaketa honen bidez bi sari emango dira,
Emakumezkoen begirada, lanik onena: 450€ (emakume batek edo emakumez osatutako talde batek aurkeztutako lanen artean lanik onena sarituko da)
Emakumezkoei begirada, lanik onena: 450 € (gainerako lan guztien artean lanik onena sarituko da).

Lanak ERRENTERIAKO UDALERA (Erregistrora) helarazi beharko dira 2018ko urtarrilaren 31 bitartean.

Informazio gehiago eta oinarriak eskuragarri ⇒⇒⇒ HEMEN ⇐⇐⇐

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna