Udalekuetarako izen ematea irekia

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Taichiaren nazioarteko eguna

apirila 27 @ 10:00 - 12:00

Apirilaren 27an Taichiaren Nazioarteko Eguna ospatuko dela-eta, eskola berezi bat antolatu dugu, aire librean, Fanderiako kirol instalazioetan, 10:00etatik 12:00etara.

Taichia mundu osoan milioika pertsonak praktikatzen duten arte martziala da; izan ere, onura handia dakarkio praktikatzen duenari, gorputz zein buru mailan, barne hartzen duen meditazioa dela-eta.

Onura horiek denbora laburrean dira begi-bistakoak, poliki eta leun egiten den ariketa izanda ere, gorputzeko giharre guztiak landu daitezke eta, gainera, indarra, malgutasuna eta oreka bezalako beste faktore batzuk ere kontuan hartzen dira.

Jarduera hau doakoa da Errenteriako kirol instalazioetako harpidedunentzat. Harpidetuta ez daudenentzat, berriz, 5 euroko kostea du.

Beharrezkoa da aldez aurretik Fanderiako igerilekuetan izena ematea.

Xehetasunak

Data:
apirila 27
Ordua:
10:00 - 12:00