Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Gipuzkoako Waldorf Eskolaren hitzaldia: Lehen Hezkuntzako metodologia

2019-02-09 @ 17:00 - 20:00

Gipuzkoan eskola bat sortzeko indarrak batzen dituen talde batek hitzaldia antolatu du otsailaren 9an, arratsaldeko 17:00etan, Xenpelar Aretoan (Xenpelar kalea, 3).

Han bertan aurkeztuko dute Waldorf pedagogia eta metodologia Lehen Hezkuntzan (6-12 urte), zeinean, bultzatzaileek adierazten duten moduan, “era harmoniko batean ekimena, sentimena eta adimena garatuak izaten diren. Etapa honetan, irakur idazketa, matematika, akuarela, marrazketa, txirula, gurutze-puntua, kakorratza, baratzean lana beste arlo askoren arten daude presente. Hau guztia artea, mugimendua eta bizikidetzaz ehunduta”.

Euskadiko Waldorf eskola bakarreko irakasleak izango dira hizlari, Geroa Eskolakoak, Eusko Jaurlaritzak homologatuta eta kontzertatuta dagoen Arabako ikastetxea.

Indar guztiak 2019-2020 ikasturterako ateak irekitzera bideratuak ditu talde honek. Hau guztiagatik “pertsona oro gonbidatu nahi du, berritzailea, humanista, 100 urteko ibilbidearekin eta mundu osoan zabalduta dagoen hezkuntza eredua ezagutzera”. Gaur egun, ametsa egi bihurtu dadin tokiaren bila ari dira, baita proiektu honetan interesa izan dezaketen eta parte hartu nahiko luketen pertsonen bila ere.

Xehetasunak

Data:
2019-02-09
Ordua:
17:00 - 20:00