Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Bizipozaren jaia

2018-09-29

Bizipoza jaia Errenterian izango da eta 5 gune izango ditu:

⇒ Irria gunea

⇒ Tximeleta gunea

⇒ Elkartasuna gunea

⇒ Ezberdin berdinak gunea

⇒ Merkatuzarreko gunea

Gainera, egun osoz kale animazioa izango da gune guztietan zehar. Gune bakoitzeko ekintzak hemen kontsulta daitezke

Egun osoko ekitaldiak dohain izango dira, ordaindu beharrekoak soilik Pirritx Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna eta bazkaria izanik. Pailazoen emanaldirako sarrerak www.bizipoza.eus orrialdean daude salgai bost eurotan, eta baita ondorengo tokietan ere: Xenpelar kultur dendan, Arkaitza tabernan eta Kerata tabernan.

Bazkaria 1000 pertsonentzako izango da Merkatuzarren, eta 2 txanda izango dira bazkaltzeko 5 eurotan: 13:30etik 14:30era lehen txanda, eta 15:00etatik 16:00etara bigarrena. Bazkariko txartelak ere www.bizipoza.eus orrialdean eta lehen aipatutako denda eta tabernetan egongo dira salgai. Txartelak erosteko momentuan zein txandatan bazkaldu nahiko den aukeratu behar izango da. Bazkaria sarrerakoak, oilaskoa saltsan patatekin, postrea eta edariak osatuko dute.

FURIUS-eko lagunek “Egin zaidazu bisita” abestiaren dantza sortu dute, eta pailazoen
ikuskizunaren bukaeran FURIUS-ekin batera, berau dantzatzeko aukera izango dugu.

Egun horretan, Info7 irratia eta Oiartzun irratiarekin elkarlanean, gune guztiak lotuko dituen irratia egongo da Errenterian. Bertan elkarrizketak, elkarteen berri eta abar izango dira.

Bestalde, egunean zehar hainbat eragile, ostalari eta tabernek emandako opariekin osatutako Elkartasun tonbola bat izango da, eta bertan 2000 oparitik gora banatuko dira: tablet-a, bodyboard-ak, liburuak, drome-a, bazkariak…

Jaiari buruzko informazioa www.bizipoza.eus orrialdean dago eskuragai eta Bizipoza elkartearen Facebook eta Twitter kontuetan ere.

Xehetasunak

Data:
2018-09-29