bg

Familia Gunea, haur txikiekin aisialdiaz gozatzeko espazio berria da

Familia Gunea Errenteriako 0 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako aisialdirako espazio berria da. Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan kokatuta egongo da, eta azaroaren 6tik aurrera jarriko dute martxan. Udalak eta guraso talde batek egindako lanaren emaitza da Familia Gunea, Itziar Ostolaza Hezkuntza eta Gazteria zinegotziak aurkezpenean azaldu duenez. Azterketa bat egin eta […]

Continue Reading
bg

Juneren Hegoak elkarteak bere eguna ospatuko du larunbatean

Juneren Hegoak elkarteak  larunbatean, urriaren 21ean, ospatuko du bere urteroko festa. Errenteriako Lehendakari Agirre plazan egingo dute elkartasun ekitaldia, eta hainbat ekintza antolatu dituzte. Horien artean, Go!azen EITBren telesaileko gazteen ikuskizuna nabarmendu dute. Goizeko 11:00etan hasiko dira ekintzak: eskulanen tailerra, sentsibilizazio-jokoak eta puzgarriak egongo dira, baita etxeko txikienek beraien aurpegia margotu ahal izateko tailerra. Bazkalostean, […]

Continue Reading

Eraldaketa Feministarako Eskola

Errenteriako Udaleko Berdintasuna azpisailak antolatuta, martxan da 2017-2018 ikasturterako Eraldaketa Feministarako Eskola programazioa Ikastaro hauek hausnarketarako, autonomia indartzeko, sareak sortzeko, geur eskubideen jabe egiteko, pertsonalki eta kolektibo modura eraldaketa sozialean parte hartzeko, bizitzari aurre egiteko indarra eta konfiantza izateko… espazio izan nahi du Eskolaren asmoa emakumeen partaidetza eta ahalduntzea sendotzea da, besteak beste. Ikastaroak urritik […]

Continue Reading
bg

Urriaren 20ra arte izena eman daiteke Kuadrillategin

Lagunarteetan biltzen diren gazteen hizkuntza ohiturak euskaraz finkatzeko egitasmoa da Kuadrillategi (aisialdirako eskaintza bat), lagunartean euskaraz aritzeko egitasmoa. 12-16 urte bitarteko lagunartekoei zuzenduriko egitasmoa da, DBH ikasten ari diren gaztetxoei zuzendua. Hizkuntza ohiturak bestelakoak badira, ohitura horiek aldatzeko, eta hizkuntza ohitura euskaraz finkatzeko asmoarekin gauzatzen da egitasmoa. Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten kuadrilla […]

Continue Reading
images

BEGIRALE LAN ESKAINTZA

Txiribuelta elkarteak haur ekintzak antolatzen ditu eta abendutik apirila bitarte elurretara egingo dituzten irteeratarako begiraleak behar ditu EZINBESTEKO BALDINTZAK: Sky eta Snow jakituria Euskaraz hitzegiten jakitea 18 urtetik gorakoa izatea Haurrekin lanean ibili izana (ludoteka, udako oporrak…) KONTUTAN HARTUKO DA: Frantsesa jakituria Curriculum-a bidali abendura bitarte erik_8@hotmail.es helbidera Informazio gehiago: txiribuelta.org web orrian edo 630 […]

Continue Reading

Hernani LHII ikastetxeko ikasleen bisita Errenteriako GIB bulegoan

Gaur lehen aldiz, Hernani LHII ikastetxetik 16 neska mutil gerturatu dira, Merkatuzarren dagoen Gazte Informazio Bulegoa bisitatzera. GIB-eko informatzaileak eta Gazteria eta Hezkuntza saileko dinamizatzaileak bulegoari buruzko azalpenak emateaz gain, ikasleek egindako zalantzak argitu dizkie. Hernaniko ikastetxeko ikasleek egindako bisita, Gazte Informazioa “moduloari” lotuta dator eta bere irakaslea den Mikel-ek azaldu bezala, bisita honen helburuak […]

Continue Reading
bg

2017-2018 ikasturteko Hezitzaile Eskola zazpi formakuntza saioz osatuta dago

2017-2018 ikasturterako antolatutako Hezitzaile Eskola aurkeztu du Errenteriako Udalak. Aurten bigarrenez antolatu du Errenteriako Udaleko Gazteria azpisailak. 2017-2018 ikasturtean zehar 7 saioz osatutako hezitzaileentzako eskola programatu du udalak. Hezkuntza ez formalaren garrantziaz jakitun, haur eta nerabeekin lanean diharduten hezitzaileei baliabideak eskaintzea da programaren helburua. Horrela adierazi dute programaren aurkezpenean, Itziar Ostolaza Gazteria zinegotziak, eta Bea […]

Continue Reading
kuadrillategi-eskuorria-2017txiki

KUADRILLATEGI, hizkuntza propioa duen koadrila

12 eta 16 urte bitarteko lagunartekoei zuzenduriko egitasmoa da. DBH ikasketak “B” eta “D” ereduetan ikasten dutenentzat Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten koadrila honetan, denon artean prestatutako gustuko ekimenak egiten dira, irteera bereziak, egun pasak, asteburu-pasak… eta beste herrietako gazteekin elkartzen dira. Izen emate epea, Errenterian, urriaren 2tik 20ra izango da. Izen emate […]

Continue Reading
bases-724x1024

Beldur Barik Jarrera! Abian da

Lehiaketa, 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendurik dago. Parte hartzeko bi kategoria daude: kategoria: 12-17 urte kategoria: 18-26 urte Lehiaketaren xedea da emakumeek jasaten dituzten bereizkeria-egoerei aurre egiteko, neska-mutilek lantzen duten arte-adierazpen oro onartzea, baloratzea eta bultzatzea. Partaidetzazko proiektuek Beldur Barik Jarrera islatu behar dute; alegia, emakumeen aurkako indarkeria-mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, […]

Continue Reading

2017-2018 ikasturteko ASTIALDI IKASTAROAK

  ADI, HEMEN DIRA ASTIALDI IKASTAROAK !!!! Aisialdi Begirale / Zuzendari edo Gizarte eta Kultura Sustatzaile ikastaroa egiteko asmotan bazabiltza… Kontsulta ezazu momentu honetan izen emate epea zabalik daukaten eskolen eskaintza zabala. http://astialdiforoa.org/ikastaroak/ Bestetik, hemen aurkituko duzu Gipuzkoa mailan astialdi ikastaroak antolatzen dituzten eskolen zerrenda eta kontaktuak. Edozein zalantza eduki ezkero, jarri zuzenean haiekin harremanetan. […]

Continue Reading